ENDESA LIGA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Neurketak ihes egin dio Surne Bilbaori eta Valentzia Basketek poltsikoratu du play-offetako lehen partida

Bilbotarrek gertu izan dute garaipena Valentzian, baina etxekoak suspertu eta markagailua irauli dute azken minutuetan.

VALENCIA, 03/06/2026. - El escolta dominicano del Valencia Basket Jean Montero (c) defiende al escolta estadounidense del Surne Bilbao Justin Jaworski (d) durante el primer partido del playoff de cuartos de final de la Liga Endesa de baloncesto disputado este miércoles en el Roig Arena. EFE/Miguel Ángel Polo.
Irudia: EFE

Surne Bilbao Basketek Valentzia Basketen aurka galdu du, Endesa Ligako final-laurdenetako play-offetako lehen partidan. Beltzezko gizonek indartsu hasi du partida eta lehen minutuetatik nagusitu da. bilbotarrek erasoan asmatu eta abantaila lortu dute markagailuan. Valentzia Basket hobetzen joan da denborak aurrera egin ahala, eta aldea murriztea lortu duen arren, lehen laurdena abantailarekin bukatu dute bisitariek (18-19). Bigarren zatiaren hasieran, Jaume Ponsarnauren taldeak kontrola mantendu du, baina etxekoek erritmoa bizitu eta berdinketara iritsi dira atsedenaldiaren aurretik (35-35).

Aldageletatik bueltan, Valentzia Basketek aurrea hartu du lehen aldiz, baina Surne Bilbao jaun eta jabe izan da asmatutako hirukoei esker. Aldea handituz joan da, eta bisitariak egoera onean geratu dira amaierari aurre egiteko (55-62). Azken laurdenean, ordea, etxeko taldea suspertu, eta une horretatik aurrera partidaren norabidea aldatu da. Valentziarrek markagailua irauli dute minutu gutxi batzuetan. Ponsarnauren taldea erantzuten saiatu da, baina erasoan eta defentsan huts egin ostean, final-laurdenetako play-offetako lehen partida galdu dute (83-80).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X