Surne Bilbaok finalerako sailkapena bideratu du, Hungarian Szombathely 81-98 mendean hartuta
Norgehgiagoka hasiera nahiko eskas baten ostean, beltzezko gizonek norabidea zuzendu dute, eta azken hiru laurdenetan nagusi izan dira. Ponsarnauren mutilek 17 puntuko errenta lortu dute Miribillako itzulerako neurketari begira.
Surne Bilbao Basketek 81-98 irabazi dio Falco Vulcano Szombathelyri Hungarian jokatu den FIBA Europe Cupeko finalerdietako joaneko partida. Horrela, Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldeak hanka bat jarri du finalean, datorren astean Miribillan jokatuko den neurketan hondamendirik gertatu ezean.
Horrela, Jaume Ponsarnauk 100. garaipena lortu du Surne Bilbao taldeko entrenatzaile gisa, eta Txus Vidorretak 214 partidatan lortutako kopurua gainditu du. Aurretik, Fotis Katsikaris 'beltzezko gizonen' entrenatzaile bezala garaipen gehien lortu dituena baino ez du prestatzaile kataluniarrak. Greziarrak, guztira 105 garaipen lortu zituen 183 neurketan.
Lehen laurdena ikusita, Surne Bilbaok markagailuan goitik bukatzea miraritzat jo daiteke. Hungariako taldeak finalerdietan zergatik dagoen ederki erakutsi du, eta markagailuan 8 puntuko abantaila izatera heldu da. Hala eta guztiz ere, Ponsarnauren mutilek hortzak estutu eta balantza orekatzea lortu dute lehen atsedenaldira alde txiki batekin joateko (28-29).
Beltzezko gizonen bigarren laurdenaren hasiera partidakoa baino hobea izan da, eta norgehiagoka nabarmen aldatu da. Defentsa askoz ere zorrotzagoarekin, bilbotarrek aurrerapausoa eman dute bigarren laurdenean. Gainera, Surnek maiz zulatu du aurkariaren uztaia hiruko marratik (12/17 lehen zatian), eta atsedenaldia baino lehen abantaila areagotu du (44-56).
Aldageletatik bueltan, Ponsarnauren gizonek gehiegizko arazorik gabe kontrolatu dute partida, eta hirugarren laurdenaren erdian markagailuan alderik handiena jarri dute (+22). Ondorioz, Szombathelyko entrenatzaileak premiazko hutsartea eskatu behar izan du. Hala ere, norgehiagokaren dinamika ez da aldatu eta beltzezko gizonek hungariarren erreakzio saiakera ezer-ezean utzi dute (60-78).
Neurketako azken laurdenean , Surne Bilbaoren hasiera ez da batere ona izan, erasoan zein defentsan intentsitate falta izan du talde bilbotarrak, eta erabakiak hartzen ez du asmatu. Amaierarako sei minutu falta zirenean, Ponsarnauk hutsartea eskatu behar izan du hungariarrak tartea murrizten ari zirelako (+10). Pantzar eta Hilliard kantxan elkarrekin zirela talde bizkaitarrak kontrol handiagoa izan du kantxan, eta beltzezko gizonek norgehiagoka ixten eta finalerako ia behin betiko urratsa ematen jakin dute (81-98).
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.
Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte
22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.
Surne Bilbaok Bastien Vautier pibot frantsesa fitxatu du hurrengo denboraldirako
27 urteko pibotak denboraldi baterako sinatu du, eta ASVEL Lyon-Villeurbanne taldetik dator. Klub horretan, batez beste 5,7 puntu eta 2,8 errebote lortu ditu partidako Euroligan.
Surne Bilbaok Txapeldunen Liga jokatuko du hiru urte geroago
Talde bilbotarra urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da. Dagoeneko 30 talderi baieztatu diete tokia, eta Surne da horietako bat. Talde bizkaitarrak 2020-21 denboraldian Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta 2022-23an errepikatu zuen.
Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.