Lagapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bassala Bagayokok utzita jokatuko du Zornotzan

Maliko jokalariak (18 urte ditu, eta 2,07 metroko altuera) asteazkenean egin zuen debuta Bilbao Basketekin, Choleten aurka jokatutako Europa Kopako partidan.
Bassala Bagayoko Argazkia: @bilbaobasket
Bassala Bagayoko Argazkia: @bilbaobasket

Bassala Bagayoko pibotak Teknei Bizkaia Zornotzan (Bigarren FEB) jokatuko du utzita denboraldia amaitu arte, Surne Bilbao Basketek baieztatu duenez.

Maliko jokalariak (18 urte ditu, eta 2,07 metroko altuera) iragan asteazkenean egin zuen debuta Bilbao Basketekin, Choleten aurka Frantziako pistan jokatutako Europa Kopako partidan. 6 minutu jokatuta, 2 errebote hartu zituen, biak erasoan.

2021ean, Fuenlabradan ari zenean, ACBn debutatu duen jokalaririk gazteena bihurtu zen, 14 urte, 7 hilabete eta 15 egun zituela egin baitzuen debuta, baina 2022ko azarotik jokatu gabe zegoen, belauneko lesio larri baten ondorioz.

Dena den, Bilboko taldeak argitu duenez, "Bagayokok Endesa Ligan eta FIBA Europe Cup txapelketan 'beltzezko gizonekin' minutuak jokatzeko aukera izango du".

Zure interesekoa izan daiteke

LÉRIDA, 10/05/2026.- El alero de Hiopos Lleida, Oriol Paulí, entra a canasta ante el pívot del Surne Bilbao, Tryggvi Hlinason, durante el encuentro correspondiente a la fase regular de la Liga Endesa que disputan hoy en el pabellón Barris Nord de Lleida. EFE/Álex López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Azken laurdenean egindako hutsek garaipenik gabe utzi dute Surne Bilbao Lleida aldean (90-81)

Surne Bilbao Basketek 90-81 galdu du Hiopos Lleidaren etxean, Endesa Ligako 30. jardunaldiko partidan. Emaiotza honekin, Kataluniarrek maila gorenean jarraitzeko urrats handi aeman dute. Lleidak azken laurdenean, eta hiru minututan, lortudako 10-1eko partzialak partida euren alde jarri du. James Batemon eskolta, 20 punturekin, izan da partidako saskiratzailerik onena.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X