Final laurdenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek 19 puntu irauli behar dizkio Legia Varsoviari, Miribillan, FIBA Europe Cupen jarraitzeko

Europako txapelketako final laurdenetako itzuliko norgehiagoka 20:00etan hasiko da, asteazkenean, eta eitb.eus-ek eta ETB4k zuzenean emango du. Joanekoan izandako 83-64ko markagailua tarteko, Jaume Ponsarnauren taldeak partida oso ona egin beharko du, zaleek lagunduta.
Denzel Andersson, baloia eman nahian. Bilbao Basketek partida bikaina egin nahi du. Argazkia: EFE.
Denzel Andersson, baloia eman nahian. Bilbao Basketek partida bikaina egin nahi du. Argazkia: EFE.

Surne Bilbao Basket FIBA Europe Cupeko finalerdietarako sailkatzea eskuratzen ahaleginduko da asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Miribillan; horretarako, gutxienez 19 puntuko aldeaz menderatu beharko du Legia Varsovia final laurdenetako itzuliko partidan, kontuan izanik Poloniako taldeak, joanekoan, aurreko asteazkenean, bere etxean, alde hori erdietsi zuela. Varsoviako markagailua tarteko, Jaume Ponsarnauren gizonek partida oso ona egin beharko dute, Miribillako zaleek lagunduta. Neurketa EITBn izango da ikusgai, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n.

Horretarako, besteak beste, Bilbao Basketek Alex Reyes hegalekoa izango du. Reyes ondo dabil, igandean Granadan erakutsi zuenez; orduan, Endesa Ligan, 29 puntu sartu zituen, eta zortzi hiruko saskiratze lortu, hamar jaurtiketatan. Nabarmentzekoa da, halaber, Bilbao Basketek, denboraldi honetan bertan, FIBA Europe Cupen, behin baino gehiagotan irabazi duela 19 puntuetatik gorako aldeaz; hori bai, aurkariak, neurketa horietan, ez ziren Legia Varsovia bezain indartsuak.

Ponsarnauk ez du Xavi Rabaseda kapitaina izango. Baja hori oso garrantzitsua da, Rabasedak ekarpen handia egiten baitio taldeari, bereziki defentsan; gainera, jokalari guztientzako erreferentzietakoa da, kantxan eta kantxatik kanpo ere bai.

Legia Varsovian, Marek Popiolek entrenatzaileak Christian Vital estatubatuarra izango du; Vital txapelketako saskiratzailerik onena da, eta joanekoan, gainera, Aric Holman eta Josip Sobin ere aritu ziren ondo.

Norgehiagoka 20:00etan hasiko da, eta EITBn izango da ikusgai, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n.

Zure interesekoa izan daiteke

LÉRIDA, 10/05/2026.- El alero de Hiopos Lleida, Oriol Paulí, entra a canasta ante el pívot del Surne Bilbao, Tryggvi Hlinason, durante el encuentro correspondiente a la fase regular de la Liga Endesa que disputan hoy en el pabellón Barris Nord de Lleida. EFE/Álex López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Azken laurdenean egindako hutsek garaipenik gabe utzi dute Surne Bilbao Lleida aldean (90-81)

Surne Bilbao Basketek 90-81 galdu du Hiopos Lleidaren etxean, Endesa Ligako 30. jardunaldiko partidan. Emaiotza honekin, Kataluniarrek maila gorenean jarraitzeko urrats handi aeman dute. Lleidak azken laurdenean, eta hiru minututan, lortudako 10-1eko partzialak partida euren alde jarri du. James Batemon eskolta, 20 punturekin, izan da partidako saskiratzailerik onena.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X