Real Madril vs Bilbao Basket, ostegunean, final-laurdenetan
2020ko ACBko saskibaloiko Kopa Malagako Martin Carpena pabiloian jokatuko da otsailaren 13tik 16ra. Baskonia ez da bertan egongo Endesa Ligako lehen itzulian lehen zortziren artean kanpo geratzeagatik.
Final-laurdenetako partidak Bartzelona-Valentzia, Iberostar Tenerife-Morabanc Andorra, Real Madril-Bilbao Basket eta Unicaja-Casademont Zaragoza izango dira.
Real Madril vs Bilbao Basket partidako irabazleak Bartzelona edo Valentzia izango du aurrez aurre finalerdietan.
Honakoak dira zozketako emaitzak:
Final-laurdenak
Osteguna 13
21:30 A) Real Madril vs RETAbet Bilbao Basket
19:00 B) Bartzelona vs Valentzia Basket
Ostirala 14
19:00 C) Iberostar Tenerife vs MoraBanc Andorra
21:30 D) Casademont Zaragoza vs Unicaja
Finalerdiak
Larunbata 15
18:30 A) vs B)
21:00 C) VS D)
Finala
Igandea 16
18:30