Jaylon Brown ez da Kopan izango
Jaylon Brown RETAbet Bilbao Basketeko jokalariak hautsita dauka eskuin oineko bosgarren metatartsianoa, eta jokatu ezinda egongo da hainbat astez. Hartara, lesio horrek otsailaren 13tik 16ra Malagan izango den Errege Kopan parte hartzea galaraziko dio.
Bilboko klubak eskolta estatubatuarraren gainean argitaratutako osasun-txostenean jakinarazi duenez, "pronostikoa lesioaren bilakaeraren araberakoa izango da". Aitzitik, halako arazo fisikoetan bi eta hiru hilabete arteko susperraldiak behar izaten dira.
'Beltzezko gizonek' igandean Herbalife Kanaria Handiaren pistan jokatu zuten partidako lehen minutuetan hartu zuen min Brownek . Jokalariak makulu batzuen laguntzarekin utzi behar izan zuen kantxa.
Brownek berebiziko garrantzia izan zuen aurreko denboraldian Bilbao Basket Endesa Ligara igotzeko bidean. Gainera, Alex Mumbruren taldeko jokalari nabarmenetakoa izaten ari zen aurtengo denboraldian, 12,1 puntu eta 2,3 asistentzia lortuta, batez beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Dan Duščak joko-antolatzaile esloveniarra fitxatu du
Surne Bilbaok Adam Somogyi fitxatu du
Nazioarteko hungariarrak 2028ra arte sinatu du talde bilbotarrarekin, Txapeldunen Ligan partidako asistentzia gehien egin dituen joku-antolatzailea izanda.
Melwin Pantzarrek Bilbao Basketi agur esan dio: “Zorionekoa ni, klub honetan egoteagatik”
Melwin Pantzar Bilbao Basketeko jokalariak agur esan dio klubari, beltzezko gizonekin hiru denboraldi eman ostean.
Surne Bilbao eta Valentzia Basketen arteko play-offetako final-laurdenetako bigarren partidaren laburpena (71-88)
Valentziako taldeak etxetik kanpo ere garaitu du Bilboko taldea, eta 2-0eko emaitzarekin kanporatu du Surne Bilbao.
Valentzia Basketek ez dio aukerarik eman Surne Bilbaori (71-88)
Bilboko taldea play-offetatik kanpo geratu da bi partida galdu eta gero, gaur askoz hobeto jokatu duen Valentziako taldearen aurka.
Valentzia vs Surne Bilbao final laurdenetako play-offeko lehen partidaren laburpena (83-80)
Surne Bilbao Basketek galdu egin du Valentzia Basketen aurka jokatu duen Endesa Ligako final-laurdenetako lehen partida. Talde taronjak kontra zuen 13 puntuko aldea irauli egin du, hiru minutu eskasean. Hala eta guztiz ere, beltzezko gizonek partida bikaina egin dute.
Neurketak ihes egin dio Surne Bilbaori eta Valentzia Basketek poltsikoratu du play-offetako lehen partida
Bilbotarrek gertu izan dute garaipena Valentzian, baina etxekoak suspertu eta markagailua irauli dute azken minutuetan.
Jaume Ponsarnau: “Klubak aurrerapausoak eman ditu denboraldi honetan”
Surne Bilbaok Endesa Ligako play-offak jokatuko ditu, Teneriferen aurka garaipena lortu eta fase erregularrean zazpigarren postua ziurtatu ostean. Jaume Ponsarnau beltzezko gizonen entrenatzailea pozik agertu da taldea play-offetara sailkatu delako.
Surne Bilbao play-offetarako sailkatu da Tenerifen irabazita (82-87)
Surne Bilbao Basket Endesa Ligako play-offetan izango da. Bilboko taldea zazpigarren postuan sailkatu da fase erregularrean, Laguna Teneriferen aurka garaipena lortuta (82-87) eta Korner Baskoniak Unicajari irabazita (92-89). Bere historian 8. aldiz arituko da play-offetan, azken 6 urteotan lehen aldiz.
Petrasekek 2028ra arte berritu du kontratua Surne Bilbaorekin
New Yorken jaio arren herritartasun poloniarra duen jokalariak denboraldi bakarra darama Bilbon, "baina bere tokia aurkitu du taldearen errotazioan eta jokalari garrantzitsua bihurtu da", talde bizkaitarrak nabarmendu duenez.