FITXAKETA BERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

DJ Stewart, Kosner Baskoniaren lehen fitxaketa

Esloveniako Cedevita Olimpija taldetik dator, eta bi denboraldirako sinatu du.

DJ Stewart Baskonia fitxaketa
DJ Stewart, Kosner Baskoniaren fitxaketa berria. Argazkia: Kosner Baskonia.

Dewayne 'DJ' Stewart Jr. estatubatuarrak Kosner Baskonian jokatuko du datozen bi denboraldietan, euskal taldeak igande honetan iragarri duenez.

Kanpoaldeko jokalaria da, eta 26 urte eta 1,97 metro ditu. Esloveniako Cedevita Olimpijatik heldu da Gasteizera, azken hiru denboraldiak han igaro ondoren.  Aurreko denboraldian, batez beste 12,7 puntu, 4,2 errebote eta 14,4 puntuko balorazioa lortu ditu ligan, eta 13,9 puntu, 3,4 errebote eta 14,4 puntu Eurocupen.

Stewartek 2019-20 denboraldian hasi zuen bere kirol ibilbidea NCAAn, Mississippi State Bulldogsen eskutik, lau denboraldi geroago Europara egin zuen jauzi, Esloveniako taldera, eta erreferenteetako bat izan da bertan.

Kosner Baskoniak "jokalari balioaniztuna" eta "saskiratzeko eta errebotean aritzeko gai" dela nabarmendu du, Europan duen esperientzia azpimarratzeaz gain.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X