Urko Berradek brontzea lortu du errepideko txirrindularitzako Espainiako Txapelketan
Kern Pharma taldeko txirrindulari nafarra izan da protagonista Sabiñanigon, Igor Arrietarekin (UAE) batera ihesaldi erabakigarrian sartu eta azken unera arte urrea lortzeko borrokan aritu ostean. Azkenean, Marcel Camprubik (Pinarello Q36.5) lortu du garaipena, Joel Nicolau (Caja Rural) izan da bigarren, eta Berradek osatu du podiuma, brontzea eskuratuta.
Urko Berradek brontzezko domina lortu du errepideko txirrindularitzako Espainiako Txapelketan, Sabiñanigon, bikain arituta. Nafarra eguneko ihesaldi nagusian sartu da, Igor Arrietarekin (UAE) batera.
Lehen erasoen ostean, txirrindulari batzuek tropelari ihes egin diote, eta Berrade, Igor Arrieta (UAE), Joan Bou, Joel Nicolau, Gorka Sorarrain (Caja Rural), Hector Alvarez (Lidl-Trek) eta Marcel Camprubi (Pinarello Q36.5) sartu dira talde horretan.
Helmugara iristeko 20 kilometro falta zirenean, Berraderen mugimendu batek atzean utzi ditu Arrieta, Bou eta Hector Alvarez. UAEkoak eta Caja Ruralekoak berriro bat egin dute aurrekoarekin, baina Alvarez atzean geratu da.
Arrieta eta Bou, ahalegin handia eginda, erabat lehertu dira helmugarako 5 kilometro falta zirenean.
Azkenean, Marcel Camprubi nagusitu da, Joel Nicolau izan da bigarren, eta Berradek osatu du podiuma, brontzea eskuratuta.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Norvegiako Arctic Race lasterketako etapa guztien profilak eta ibilbideak
Norvegiako Arctic Race abuztuaren 13tik 16ra bitartean jokatuko da, eta Evenesen hasi eta Narviken amaituko da. Lau etapak zuzenean eskainiko ditu EITBk.
Maite Urteagak irabazi du Gaztela-Mantxako Itzulia
Natalia Vasquezek irabazi du azken etapa, gipuzkoarra izan da bigarren, eta Lur Zufiria, berriz, hirugarren.
Burgosko Itzuliko bosgarren etapako azken kilometroa
Burgosko Itzuliko azken etapa, Caleruegas eta Lagunas de Neila artean (137 km) burutu da. Giulio Pellizzari nagusitu da sei txirrindularik osatutako ihesaldi batean. Bere aldetik, Felix Gallek sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio eta 2026ko Burgosko Itzuliko txapeldun bilakatu da.
Felix Gallek irabazi du Burgosko Itzulia, etapa nagusian Pellizzarik erakustaldia eman ostean
Decathlon taldeko txirrindulari austriarrak Burgosko Itzuliko garaipena ziurtatu du Neilako aintziretako igoeran hirugarren postuari eutsita. Giulio Pellizzari eskalatzaile italiarrak, berriz, azken etapa irabazi du erakustaldia emanda.
Brennanek ez du hutsik egin esprintean, Briviescan, eta bigarrenez nagusitu da Burgosko Itzulian
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari gazteak bere ahalmen izugarria erakutsi du berriro ere, Briviescako helmugan esprint estu batean garaipena eskuratzeko, aurtengo Burgosko Itzulian lortu duen bigarrena. Felix Gallek, berriz, liderraren maillot moreari eutsi dio, Neilako aintziretako azken jardunaldi erabakigarriaren atarian.
Burgosko Itzuliko laugarren etapako azken kilometroa
Burgosko Itzuliko laugarren etapa, Palazuelos de Muño eta Briviesca artekoa (178 km), Matthew Brennan (Visma) britainiarrak irabazi duen esprint estu batean erabaki da. Ikusi hemen nolakoa izan den etapako azken kilometroa.
Hiru etapa Burgosko Itzulian, eta hiru lider: honela lortu du Felix Gallek
Decathloneko txirrindulari austriarra Escudo mendateko etapan gailendu da; igoera horretan erakutsi du indartsu dabilela, eta sasoi puntu ona duela.
Felix Gall izan da indartsuena Escudo mendatean, eta Burgosko Itzuliko lider jarri da
Decathlon taldeko txirrindulari austriarrak, lasterketako hirugarren eguneko azken kilometroak markatu dituen mendate gogorrean, atzean utzi ditu Oscar Onley, alegia, orain arte sailkapen nagusiko lehen postuan zegoen ziklista, Ciccone eta Pellizzari, eta etapa irabazi du eta liderraren maillota jantzi.
Onley eta Ciccone, nor baino nor gehiago Burgosko Itzuliko bigarren etapako esprintean
Oscar Onleyk bereganatu du garaipena Valle del Solerako igoeran, eta, hori gutxi balitz bezala, lasterketako liderraren maillota janztea lortu du.
Onley Ciccone baino gehiago izan da Valle del Solen, eta Burgosko Itzuliko liderra da
Netcompany INEOS taldeko txirrindulari eskoziarra Lidl-Trekeko ziklista italiarra baino azkarrago ibili da, azken metroetan, eta, hala, lasterketako bigarren etapan gailendu da, eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarri. Markel Beloki zazpigarren tokian helmugaratu da.