Kosner Baskoniak galdu egin du Badalonan (82-63), eta hirugarren partida jokatu beharko du
Paolo Galbiatiren taldeak partida hasiera kaskarra izan du, eta ondo ordaindu du partida osoan. Horrela, kanporaketa Buesa Arenan erabakiko da, igandean.
Jesse Edwards, partidan zehar. Argazkia: EFE
Asisa Joventutek hirugarren partida behartu du final-laurdenetako kanporaketan Kosner Baskonia garaituta (82-63), Dani Mireten taldeak hasieratik amaierara arte menderatu duen norgehiagokan.
Badalonakoek azeleragailuarekin ekin diote bigarren partidari, distantzia ertain eta luzetik oso ondo ibili den Cameron Hunten eskutik. Kosner Baskoniak erasorako aukerak hobetu ditu pixkanaka, batez ere Matteo Spagnolo gazteari esker, zenbait jokaldi on egin baititu bere taldea apur bat hurbiltzeko.
Asisa Joventutek, ordea, ez du maila jaitsi, eta 25-14koarekin bukatu du lehen laurdena.
Partidaren gidoia ez da aldatu bigarren laurdenean. Baskoniarrek ez dute erreakzionatu eta etxekoek abantaila are gehiago handitu dute. 22 puntu behera joan ostean, Kosner Baskoniak hobera egin du erasoan zein defentsan, eta Trent Forrest buru, 0-9ko azken partziala egin dute atsedenaldira 44-31ko markagailuarekin joateko.
Bigarren zatian, bi taldeek saskiratze trukea izan dute, baina Asisa Joventutek abantaila handia hartu du berriro Hunten enegarren saskiratzeari esker. Hiruko batekin, 62-43koa jarri du hirugarren laurdenaren amaieran.
Eskolta estatubatuarrak, saskiratze erritmoa jaitsi beharrean, hiruko jaurtiketak gauzatzen jarraitu du eta partida erabakita utzi du Kosner Baskonia garaitzeko (82-63).
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)