AGUR ESAN DUTE

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Forrest, Nowell, Omoruyi, Radzevicius eta Edwardsek ez dute Baskonian jarraituko

Klubak "eskerrak eman dizkie guztiei izan duten konpromisoagatik eta profesionaltasunagatik".

Trent Forrest no seguirá en Baskonia.

Trent Forrest, Juventud taldearen aurka jokatutako partida batean. Argazkia: Europa Press.

Kosner Baskoniak Trent Forrest, Markquis Nowell, Eugene Omoruyi, Gytis Radzevicius eta Jesse Edwardsen irteerak baieztatu ditu larunbat honetan. "Klubetik eskerrak eman nahi dizkiegu Kosner Baskoniarekin izan duten konpromiso eta profesionaltasunagatik, eta etorkizunerako zorterik onena opa diegu guztiei, bai pertsonalki, bai profesionalki. Mila esker, mutilak!", esan dute.

Trent Forrestek 123 lehia jokatu eta 2026an Errege Kopa irabazi ostean utzi du Baskonia. MVP izendatu zuten txapelketa horretan. Markquis Nowellek 34 partida ofizial jokatu ditu Baskoniarekin Endesa Ligan eta Euroligan. Eugene Omoruyik 52 partida jokatu ditu 2025. urteko abendutik Endesa Ligan, Euroligan eta Errege Kopan. Gytis Radzeviciusek, berriz, 55 partida ofizial jokatu ditu Baskoniarekin. Azkenik, Jesse Edwardsek Endesa Ligan 17 partida jokatu ondoren utzi du Kosner Baskonia.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X