Pablo Pinek entrenatzaile laguntzaile gisa jarraituko du Kosner Baskoniaren aulkian 2027ra arte
Granadako prestatzaileak laguntzaile gisa lur hartu zuen iragan denboraldian, Gasteizen. Baskoniaren hitzetan, lehentasuna izan da "aulkietan eskarmetu handia" duen lantaldeari eustea.
Pablo Pinek entrenatzaile laguntzaile gisa jarraituko du Kosner Baskoniaren aulkian. Horrela, Paolo Galbiatiren eskuineko eskua izaten jarraituko du 2027ra arte.
Granadako prestatzailea laguntzaile aritu zen iragan denboraldian, Gasteizen, eta Baskoniaren aulkian jarraituko du, talde arabarraren lantalde teknikoan erabakiak hartzeko funtsezko pieza gisa. Iragan otsailean Pinek Errege Kopa irabazi zuen.
Baskoniaren esanetan, lehentasuna izan da "aulkietan eskarmentu handia" duen lantaldea mantentzea. Pin Euroligan laguntzaile debuta egin zuen denboraldi honetan, eta lantaldea osatu zuen Xabi Axpe eta Jack Burgessekin batera, Paolo Galbiatiren gidaritzapean.
Andaluziarrak ACB ligari buruz duen ezagutza funtsezkoa izan da Galbiatiren hazkunderako, italiarraren lehenbiziko denboraldian Endesa Ligan.
Kataluniako hainbat hedabide FC Bartzelonak Paolo Galbiati fitxatzeko asmoa izan dezakeela zabaltzen ari direnean jakin da honen berri.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)