Arraun Lagunak eta Orio, Madrilen ere nagusi
Faboritoek ez diete gainerakoei aukerarik eman eta nagusitasunez gailendu dira Euskotren eta Eusko Label ligetako lehen jardunaldian, hurrenez hurren.
Arraun Lagunak eta Orio, irabazitako banderekin. Argazkiak: TKE.
Arraun Lagunakek eta Oriok ez dute huts egin, eta aurkariak nagusitasunez menderatuta hasi dute denboraldia. Donostiako klubak Canal de Isabel II bandera irabazi du, eta Oriokoak, aldiz, Comunidad de Madrid Pueblos con Vida banderan gailendu dira. Estropadak Buitrago del Lozoyako Riosequilloko urtegian jokatu dira.
Eguneko lehen estropadan, Arraun Lagunakek garaipena lortu du Canal de Isabel II banderan, emakumezkoen Euskotren Ligako lehen jardunaldian.
Lugañene ontziak aurreikuspenak berretsi ditu binaka jokatutako erlojupekoan garaipen argia lortuta. Estropadak ezohiko formatua izan du, lau luze eta hiru ziaboga izan baitute, ohiko estropadetan baino ia mila metro gehiago.
Baina horrek ez du eraginik izan Juan Mari Etxabek entrenatutako koadrilan. Madrilera Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako txapelketetak irabazita iritsi dira, eta sasoi betean daudela argi eta garbi utzi dute. Nagore Osorok gidatutako ontziak 12 segundo atera dizkio Oriori eta 14 Astilleroko kantabriarrei.
San Juan laugarren izan da, eta Tolosaldea, Arraun Lagunaken aurkari indartsuena izatera deituta dagoena, bosgarren, hirugarren eta azken ziabogan balizan kateatuta geratu eta eta urrezko segundo batzuk galdu ondoren.
Orio nagusi, Eusko Label Ligako estropadan
Gizonezkoen estreinakoan ere ez da ezusterkorik egon. Orio jaun eta jabe izan da Madrilgo uretan eta Iker Zabalk entrenatutako ontziak ereman du Pueblos con Vida Comunidad de Madrid bandera,ñ pronostiko guztiak betez.
Emakumezkoen kasuan bezala, Eusko Label Ligako estropada ere binakako erlojupeko eran jokatu da. 'San Nikolas' ontzia nagusi izan da ia hasierako txanpatik, lehenengo ziabogatik denborarik onena eginda.
Espero bezala, ohorezko txandako lau ontziak jardunaldiko indartsuenak izan dira. Zierbena eta Donostiarra bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Bizkaitarren eta gipuzkoarren arteko aldea lau ehunenekoa izan da solik.
Bermeo, bestalde, laugarren sailkatu da, 10 segundoko zigorra jasota, Asier Zurinaga Bou Bizkaia ontziko patroiak irteeran ez duelako estatxa heldu barik izan duelako.
Gainerako postuetan ez da ezustekorik izan. Getariak eta Hondarribiak lau onenen multzoan sartzeko aukerak dituztela berretsi dute, beste sei aurkariak baino maila bat gehiago erakutsiz.
Zure interesekoa izan daiteke
Ibai Camarero, Hondarribiako arraunlaria: “100% ematen dugu estropadetan eta emaitzak lortu ditugu”
Hondarribia bosgarren doa Eusko Label Ligako sailkapen nagusian. Ibai Camarero arraunlaria elkarrizketatu dugu eta egindako lanaren ondorio dela azaldu digu. Taldearen gaztetasunaren harira, “traineruan harrobiko hamaika arraunlarirekin” aritzea lortu dutela azpimarratu du, baita pozik dabiltzala ere.
Pasai Donibaneko eta Getariako estropadek utzitakoak errepasatu ditu Sara Gandarak
Pasai Donibaneko eta Getariako estropadek azpimarratzeko moduko gertakizun eta irudiak utzi dituzte, errekor berri bat eta puskatutako pala bat, esaterako. Sara Gandararekin batera egin dugu analisia.
Orioren azken metroak Getariako Ikurrinan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Getariako Ikurrinan, ontzi barrutik ikusita.
2026ko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 28an hasiko da ‘Canal de Isabel II’ Banderarekin, eta abuztuaren 23an amaituko da, Zarauzko XVIII. Ikurrinarekin.
Jon Urresti: “Iazko arantza kendu dugu Pasaiako eta Getariako ikurrinak lortuta”
Oriok bere hamabigarrren garaipena lortu du Getarian. Jon Urresti arraunlariaren hitzetan, “lau luze oso onak” egin dituzte eta horrek “lehengo urteko arantza kentzeko” eta asteburua biribiltzeko balio izan die.
Oriok hegan egin du Getariako uretan
'San Nikolas' ontziak 16 segundoko aldea atera dio bere txandako bigarrenari, Zierbenari, eta Hondarribiak sailkapeneko bigarren postua lortu du, 8 segundora.
Arraun Lagunaken azken metroak Getariako estropadan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Arraun Lagunaken azken metroak Euskotren Ligako Getariako estropadan, ontzi barruko kameratik ikusita.
Jule Arkotxa: “Dena borobil irteten ari zaigu"
Jule Arkotxa Arraun Lagunakeko arraunlariarekin izan gara Getariako Ikurrina irabazi eta gero. Denboraldia "borobil" ateratzen ari zaiela onartu, eta hori lortzeko atzetik lan handia dagoela nabarmendu du.
Arraun Lagunakek beste garaipen batekin ospatu du bere titulua
Donostiako traineruak erabateko nagusitasuna erakutsi du Getarian bere titulua ospatzeko. Astillero izan da bigarren, eta, Orio, hirugarren.
ARRAUNA ZUZENEAN: Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak, Getariatik
Euskotren eta Eusko Label ligetako Getariako Ikurrinaren zuzeneko emanaldia.