Kapitaina entrenamenduetara itzuli da, bi ebakuntza eginda, bost hilabeteko etenaren ondoren
Galbiatik jokalari lituaniarra erabili ahal izango du Valentziaren aurkako hurrengo partidan, nahi izanez gero. Sedekerskisek min hartu zuen orkatilan Eurobasketeko lehian, eta bi ebakuntza egin zizkioten, abenduan eta martxoan.
Tadas Sedekerskis Kosner Baskoniaren kapitaina Gasteizko taldearen entrenamenduetara itzuli da, bost hilabeteko etenaren ondoren.
Lituaniarrak bat egin du Paolo Galbiatik zuzentzen duen taldearen dinamikarekin, orkatilan bi ebakuntza egin dizkiotela, abenduan eta martxoan, iragan Eurobasket txapelketan Lituaniako selekzioarekin izandako lesio baten ondorioz.
Entrenatzaile lonbardiarrak jokatzeko moduan izango du Sedekerskis Valentzia Basketen aurkako partidan, Endesa Ligako 30. jardunaldiari dagokiona.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)