Kosner Bakoniak Zalgirisen aurka bilatuko du, asteartean, Euroligako lehenengo garaipena bisitari moduan
Kosner Baskoniak bisitari moduan Euroligako lehen garaipena lortzearen erronkari aurre eginen dio astearte honetan, Zalgiris taldearen aurka. Hamabi jardunaldiren ostean, Baskoniak lau partida irabazi ditu, guztiak etxean eta jarraian. Euskal taldea azkeneko bi partidetan Bayern Munich eta Surne Bilbaoren aurka garaipenak lortu ondoren ailegatzen da neurketa honetara; biak etxean eta segidan lortu zituen Gasteizko taldeak. Hori baino lehenago, Kosner Baskoniak lau porrot jarraian jaso zituen, Gasteiztik kanpo.
Trent Forrest lesionatuta izanda, Paolo Galbiatik beste taldekide guztiak dauzka eskuragarri. Zalgiris Kaunasek Baskoniak baino hiru partida gehiago irabazi ditu, zazpi, eta sailkapenaren bosgarren postuan dago.
Dovidas Giedraitis talde lituaniarraren baja bakarra izanen dela dirudi, eta Arnas Bukevicius, berriz, zalantzan dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)