Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatuko du asteartean Euroligako partida, Sofian
Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatuko du Euroligako 2025-2026 denboraldiko 10. jardunaldian, asteartean, Sofian, Bulgarian, 20:05etatik aurrera. Paolo Galbiatiren taldeak txapelketan jokatu dituen bederatzi partidetatik zazpi irabazi dituen Hapoeli aurre egin beharko dio; euskal taldea laugarren garaipenaren bila dabil, aurreko hirurak jarraian Buesa Arenan lortu ondoren.
Galbiatik jokatzeko moduan izanen du Markus Howard, duela hilabete bat hatzamar batean izandako lesiotik osatu da eta. Trent Forrestek, berriz, ezingo du jokatu; izan ere, belauneko arazoengatik bajan jarraitzen du. Hapoel Tel Aviv taldean, Bruno Caboclo, Tomer Ginat eta Dan Madar jokalariek ezin izango dute partida jokatu.
Hapoelek Sofian jokatuko duen partida azkenetariko bat izanen da; izan ere, Euroligak abendutik aurrera Israelgo taldeek berriz etxean jokatu ahal izatea erabaki du. Baskoniaren aurkaria Euroligako saskiratzaile onena da, eta Vasilije Micic, Elijah Bryant, Dan Oturu eta Antonio Blakene ditu taldean, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)