Baskoniak Dubai menderatu du, 92-85, eta aurrenekoz irabazi du 2025-2026ko Euroligan
Baskoniak Dubai menderatu du, 92-85, 2025-2026 denboraldiko Euroligako zazpigarren jardunaldian, Buesa Arenan, Gasteizen, astearte gauean. Hala, euskal taldeak aurrenekoz irabazi du txapelketan; norgehiagokan, Paolo Galbiatiren gizonak partidako minutu gehienetan izan dira aurretik markagailuan, eta azken laurdenean garaipena gauzatu dute.
Baskoniak ondo ekin dio neurketari, eta berehala hartu du aurrea markagailuan; bigarren laurdenean, hamar puntuko aldea ere izan du, 35-25ekoan. Dubaik, hala ere, erantzun egokia eman du, eta 6-17ko partziala lortuta, puntu batez ari zen gailentzen atsedenaldian (41-42).
Hirugarren laurdenean, Gasteizko taldea ondo aritu da defentsan; azken laurdenean sartuta, partida amaitzeko minutu gutxi batzuk falta zirela, ematen zuen Baskoniak oso gertu zuela garaipena (86-71). Dubai hiru puntura gerturatu da, 88-85ekoan, baina Galbiatiren gizonek, zaleek bultzatuta, garaipena bermatu dute.
Fitxa teknikoa
92 - Baskonia (26+15+23+28): Simmons (16), Villar (-), Diallo (14), Sedekerskis (11) eta Diop (7) -hasierako bostekoa-, Spagnolo (8), Luwawu-Cabarrot (25), Joksimovic (-), Diakite (7), Kurucs (2), Frisch (2) eta Nowell (-).
85 - Dubai (20+22+18+25): Wright IV (13), Bacon (6), Kondic (10), Petrusev (22) y Kabengele (5) –hasierako bostekoa-, Bertans (19), Abass (-), Sanli (3), Armstrong (-), Prepelic (-) eta Anderson (7).
Epaileak: Tomislav Hordov (Kroazia), Ioannis Foufis (Grezia), Tomasz Trawicki (Polonia).
Nabarmentzekoa: 7.621 zale, Buesa Arenan.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)