Baskoniak Paris Basketball taldearen etxean galdu du, 105-87, eta garaipenik gabe jarraitzen du Euroligan
Baskoniak Paris Basketballen aurka galdu zuen, 105-87, 2025-2026 denboraldiko fase erregularreko laugarren jardunaldian, Pariseko Adidas Arena pabiloian, asteazken gauean. Hala, Paolo Galbiatiren gizonek irabazi ezinik jarraitzen dute Europa mailako txapelketa nagusian, jokatutako lau partidetan garaipenik ez baitute lortu, eta, horrenbestez, behin-behinean, sailkapeneko azken postuan gaude, hogeigarren tokian.
Frantziako taldea neurketa osoan zehar ibili zen aurretik markagailuan, baina euskal taldeak azken laurdenean ere izan zen irabazteko lehian. Trent Forrest lesionatu egin zen, eta bigarren zatian ezin izan zuen jokatu, eta Markus Howardek ere izan zituen arazo fisikoak. Beste gakoetako bat izan zen Paris Basketballeko Nadir Hifi eskolta frantziarra oso ondo aritu zela erasoan, 29 puntu sartuta.
Baskoniak ez zuen asmatu defentsan, baina, atsedenaldian, etxekoek soilik lau puntuko aldea zuten, 51-47, eta horrek dena erabakitzeke uzten zuen bigarren zatiari begira. Hirugarren laurdenean, Gasteizko taldea puntu batera gerturatu zen (51-50 eta 60-59), eta azken laurdenean, 81-76koan, Galbiatiren taldeak lehian jarraitzen zuen. Azken minutuetan, baina, Paris Basketballek aldea handitu zuen, eta Baskoniak ezin izan zuen norgehiagokako tarte erabakigarrian garaipena eskuratzeko borrokan ibili.
Ostiralean, 20:45etik aurrera, Baskoniak Partizan Belgraden aurka jokatuko du, Buesa Arenan; Serbiako taldeak, oraingoz, bi garaipen eskuratu ditu, Euroligan.
Fitxa teknikoa
105 - Paris Basketball (30+21+26+26): Hifi (29), Ayayi (-), Morgan (12), M'Baye (10) eta Faye (6) -hasierako bostekoa- Robinson (21), Bako (2), Cavaliere (2), Dokossi (5), Herrera (11), Ouattara (-) eta Willis (7).
87 - Baskonia (21+26+24+16): Nowell (12), Diallo (15), Luwawu-Cabarrot (20), Sedekerskis (11) eta Diakite (1) -hasierako bostekoa-, Howard (-), Villar (-), Forrest (6), Spagnolo (2), Diop (-), Frisch (3) eta Samanic (15).
Epaileak: Sreten Radovic (Kroazia), Milos Koljensic (Montenegro), Denis Hadzic (Kroazia).
Nabarmentzekoa: 4.976 zale izan ziren Pariseko Adidas Arenan.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)