Oraindik ez da ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskoniak Pablo Lasori adierazi dio ez duela taldean jarraituko

Entrenatzaile gasteiztarrak 2027ra arteko kontratua zuen Gasteizko klubarekin, baina Josean Querejetak esan dio ez duela karguan jarraituko. Halaber, Baskoniak iragarri du Sander Raiestek ez duela jarraituko, eta Pavel Savkovek MBA-MAI Moskun jokatuko du, utzita.
Pablo Laso, Baskoniako jokalariekin, partida batean. Argazkia: EFE.
Pablo Laso, Baskoniako jokalariekin, partida batean. Argazkia: EFE.

Baskoniak Pablo Lasori adierazi dio ez duela taldean jarraituko. Entrenatzaile gasteiztarrak 2027ra arteko kontratua zuen Gasteizko klubarekin, baina Josean Querejetak esan dio ez duela karguan jarraituko. Halaber, Baskoniak iragarri du Sander Raiestek ez duela jarraituko, eta Pavel Savkovek MBA-MAI Moskun jokatuko du, utzita.

Testuinguru horretan, Baskoniatik gertu dauden iturriek EFEri esan diotenez, Josean Querejetak iragarri dio Lasori klubak hartutako erabakia. Ondorengo egunetan, Baskoniak emango du horren berri, ofizialki, eta esango du nor izango den entrenatzaile berria. Jarraian, Laso 2024-25 denboraldian harekin lanean izandako taldeari helarazi dio mezua.

Baskoniako jokalariei dagokienez, Sander Raieste hegalekoak Baskonia utzi du, klubean bederatzi denboraldi emanda; horietako lautan, lehen taldean aritu da. Estoniarrak 200 partida ofizial jokatu ditu, eta kontratua amaituta esan dio agur Baskoniari.

Azkenik, Baskoniak, asteartean ere, iragarri du akordioa itxi duela MBA-MAI Moskurekin, Pavel Savkovek talde horretan jokatzeko, utzita.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X