Baskoniak agur esan dio denboraldiari Real Madrilen aurka galduta (103-112)
Baskoniak 103-112 galdu du ostiral honetan Real Madrilen aurka, Endesa Ligako final-laurdenetako play-offetako bigarren partidan. Ondorioz, Pablo Lasoren taldea txapelketatik at geratu da, neurketa oso entretenigarria galduta.
Gasteizko taldeak agur esan dio denboraldiari; izan ere, partidaren azken zatian hiru puntuko jaurtiketetan egindako hutsegiteek azken uneraino bizirik irautea eragotzi die. Lehendabiziko lehen bi laurdenetan etxekoak agintzen joan badira ere, norgehiagokako bigarren partea kontrolpean izan dute Chus Mateoren mutilek, joko-antolatzaileek gehienbat. Gainera, Facundo Campazzo argentinarrak eta Andres Feliz dominikarrak 17na puntu erdietsi dituzte.
Lehia ikusgarria izan dute biek Baskoniako Trent Forrest estatubatuarrarekin, eta baskoniarrak 30 puntu eta 7 asistentzia lortu ditu.
Fitxa teknikoa:
103 - Baskonia (33+23+25+22): Forrest (30), Howard (6), Rogkavopoulos (9), Moneke (13) eta Samanic (19) -hasierako bostekoa-; Luwawu-Cabarrot (11), Sedekerskis (5), Baldwin (8) eta Hall (2).
112 - Real Madril (27+27+34+24): Campazzo (17), Llull (19), Abalde (5), Hezonja (12) eta Tavares (14) -hasierako bostekoa-; Musa (12), Bruno Fernando (8), Garuba (4), Eli Ndiaye (-), Feliz (17) eta Gonzalez (4).
Epaileak: Antonio Conde, Arnau Padros eta Alberto Baena. Luwawu-Cabarrot (39. min) eta Moneke (39. min) kanporatu dituzte 5. falta adierazita. Musari kirolez aurkako falta adierazi diote (34. min).
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)