Baskoniak bigarren garaipena jarraian lortu du Panathinaikos mendean hartuta
TD Systems Baskoniak garaipena lortu du Panathinaikosen aurka (93-72) jokatu duen Euroligako 10. jardunaldiko partidan. Ondorioz, Arabako taldeak astea biribildu du txapelketa honetan, bi neurketa jarraian irabazita.
Beste behin gaizki ekin dio partidari Baskoniak, eta Panathinaikosek abantaila hartu du (2-10). Ondoren, Dusko Ivanovic entrenatzaileak aldaketak egin ditu defentsa sendotzeko eta talde gasteiztarrak neurketa parekatzea lortu du 9-0eko partzialarekin. Vildozak txikitu egin du greziarren defentsa, baina Panathinaikosek aurrea hartuta amaitu ditu lehen hamar minutuak (20-23).
Bigarren laurdenaren hasieran nagusi izan da Baskonia, Tonye Jekiriren eta Alec Petersen ekarpenari esker. Hala ere, Panathinaikosek ez du etsi eta lehian mantentzea lortu du. Atsedenaldira iritsi aurreko minutuetan Tadas Sedekerskisek eta Ilimane Diopek Gasteizko taldea indarberritu dute, eta 7 puntuko abantailarekin joan dira aldageletara (46-39).
Atsedenaldia ondo etorri zaio Atenasko taldeari, hasiera ona eman baitio hirugarren laurdenari. Panathinaikosek Baskoniaren defentsako lan gogorra gainditzea lortu du, baina orduan azaldu da Luca Vildoza taldea gidatzeko eta errenta 8 puntura handitzeko (66-58).
Hiruko jaurtiketetan asko asmatu du Baskoniak azken laurdenean eta 21-5eko partziala lortuta garaipena bideratuta utzi du. Azken txanpan Pierria Henryren ekarpena garrantzitsua izan da, eta Baskoniak garaipena lortu du (93-72).
Fitxa teknikoa:
93 - TD Systems Baskonia (20+26+20+27): Vildoza (19), Raieste (-), Giedraitis (12), Polonara (6) eta Fall (-) -hasierako taldea-, Jekiri (10), Henry (14), Sedekerskis (2), Diop (5), Peters (19), Dragic (6) eta Kurucs (-).
72 - Panathinaikos (23+16+19+14): Bochoridis (-), Nedovic (15), Papapetrou (17), Mitoglu (2), Papagianis (11) -hasierako taldea- Mack (2), Sant-Ross (9), Auguste (2), Kaselakis (4), Foster (2) eta Aaron White (8).
Epaieak: Olegs Latisevs (Letonia), Piotr Pastusiak (Polonia) eta Tomislav Hordov (Kroazia). Kanporaturik gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak lehia estua galdu du Bartzelonaren aurka (92-95)
Kosner Baskoniak 92-95eko emaitzarekin galdu du Bartzelonaren aurka Endesa Ligako 28. jardunaldian. Atzetik hasi den arren, markagailuari buelta eman eta azken minutuetara arte agindu du, Toko Shengelia funtsezkoa izan delarik Bartzelonaren garaipena lortzeko.
Galbiati: “Forrestek ez du oraingoz ezer sinatu"
Paolo Galbiati Kosner Baskoniako entrenatzaileak ostiral honetan adierazi duenez, Trent Forrest berarekin hitz egin ostean, jokalariak "ez du oraingoz ezer sinatu", eta jokalaria"kontzentratuta" dago. "Orain garrantzitsuena denboraldia modu egokian amaitzea da", adierazi du teknikariak, eta balizko merkatu mugimenduei buruz hitz egitea klubari dagokion gaia dela esan du.
Kosner Baskoniak galdu egin du Joventuten etxean (81-69)
Gasteiztarrak galtzaile atera dira Endesa Ligako 27. jardunaldiko partidan.
Kosner Baskoniak porrot batekin esan dio agur Euroligari Belgraden (91-79)
Arabarrek bolada onari amaiera eman diote azken jardunaldian, Partizani egindako bisitan galdu dute. Hala ere, dagoeneko ez zuten ezer jokoan.
Kosner Baskoniak Belgraden, Partizanen aurka, emango dio buru 2025-2026 Euroligako bere ibilbideari
Paolo Galbiatiren taldeak ezin izan du Euroligara eraman beste txapelketetan egiten ari den denboraldi bikaina. Gasteizko taldeak aldi bakarrean garaipena lortu duen kantxa batean (2002) irabaztea bilatuko du.
Forresten jokaldi batek garaipena eman dio Kosner Baskoniari etxean, Dreamland Kanaria Handiaren aurka (88-86)
Trent Forrestek amaierarako zazpi segundoren faltan egindako magia trikimailu batek garaipena eman dio Kosner Baskoniari, 88-86, Dreamland Kanaria Handiaren aurka Buesa Arenan jokatutako partidan.
Kosner Baskoniak sendo jarraitzen du Virtusi irabazita (72-82)
Gasteizko taldeak bigarren garaipena lortu du etxetik kanpo, minutu askotan nagusi izan den partidan.
Kosner Baskoniak Makabiri irabazi dio, ateak itxita (101-98)
Baskoniarrek hirugarren laurden bikaina egin dute, eta partidan funtsezkoa izan den 40-19ko partziala sartu diote Israelgo taldeari.
Baskoniak laugarren garaipena jarraian lortu du Ligan, Baxi Manresa menderatuta (83-88)
Kosner Baskoniak bolada onean jarraitzen du, laugarren garaipena jarraian lortu baitu Endesa Ligan. Gasteizko taldeak Baxi Manresa garaitu du Nou Congosten, 83-88. 2-11ko partzialak eta Timothe Luwawu-Cabarrotek (27 puntu) eta Trent Forrestek (20 puntu) egindako lanak Baskoniaren alde jarri dute partida. Arabako taldeak 18 partida irabazi eta 7 galdu ditu orain arte.
Baskoniak berriro irabazi dio Real Madrili (98-96)
Gasteizko taldeak bere izaera berreskuratu du eta zuriak kolpatu ditu, duela bi hilabete Errege Kopako finalean bezala.