Ustekabekoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vildozak sorbalda minduta du berriro eta, gutxienez, bi aste emango ditu bajan

Horrela, Dusko Ivanovicek bi joko antolatzaile izango ditu bakarrik datozen 15 egunetan: Sergi Garcia eta Pierrià Henry.
Luca Vildoza, Alba Berlinen aurkako partidan
Luca Vildoza, Alba Berlinen aurkako partidan. Argazkia: Efe.

Luca Vildoza Kirolbet Baskoniako jokalariak min du berriro eskuineko sorbaldan eta bi aste emango ditu, gutxienez, bajan. Ondorioz, ez du Bartzelonaren aurkako Euroligako partida ere jokatuko.

Joko antolatzaile argentinarrari azterketa berria egingo diote 15 egun pasa ostean sorbaldan duen lesioa zenbaterainokoa den ikusteko.

Lehen osasun azterketen arabera, Vildozak "artritis traumatikoa du eskuineko sorbaldan eta lesioaren garapenaren zain" egon beharko dute.

Horrela, Dusko Ivanovicek bi joko antolatzailea izango ditu bakarrik datozen 15 egunetan: Sergi Garcia eta Pierrià Henry.

Duela hilabete, Vildozak partida batzuk jokatu gabe eman zituen eskuineko sorbaldako lotailu batean min hartu zuelako Panathinaikosen aurkako partidan.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X