Elkartasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskoniako eta Izar Gorriko jokalariek Hodeiren kamiseta eramango dute

Ekimenak Anberesen desagertutako ingeniari informatikoaren bilaketak aurrera jarrai dezala bultzatzea du helburu.
Real Madril-Athletic. Argazkia: EITB

Laboral Kutxa Baskonia eta Izar Gorria saskibaloi taldeek ostegunean Gasteizko Buesa Arenan jokatuko duten partidan, desagertutako Hodei Egiluz gaztearen argazkia daramaten kamisetak jantziko dituzte. Galdakoko mutila 2013ko urriaren 19an desagertu zen, Anberesen.

Hodei Bila taldeak azaldu duenez, ekimenak Anberesen desagertutako ingeniari informatikoaren bilaketak aurrera jarrai dezala bultzatzea du helburu. Ekitaldia taldeak antolatu ohi dituenen artean dago, Belgikako poliziek galdakoztarraren bila jarrai dezaten.

Beste ekintza batzuen artean, Athletic eta Real Madrilek aurreko urrian Bernabeun elkarren kontra jokatu zuten partidan Hodeiren aurpegia zeramaten kamisetak jantzi zituzten norgehiagoka hasi baino minutu batzuk lehenago.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X