Euroliga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Valentzia Top 16tik kanpo utzi nahi du Laboral Kutxak

Baskoniak Valentzia Basketi egingo dio bisita. Euroligan garaipenik gabe, hurrengo fasetik at geratu daiteke Valentziako taldea.
Marco Crespi / EFE.

Laboral Kutxak Valentzia bisitatuko du, Euroligan, garaipena eskuratzeko eta aurkaria oraindik irabazi gabe uzteko helburuarekin. Hurrengo txandara igarotzeko aukerarik gabe geratuko litzateke Valentzia.

Talde baskonistak bi garaipen ditu hiru jardunalditan, eta Valentziak jokatutako hiru partidak galdu ditu. Baskoniaren hurrengo aurkariak sailkatzeko etxean irabazi beharko du, bihar 20:45ean. Neurketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Fernando San Emeterio taldera itzuliko da, sorbaldako minak osatuta. Ez zuen Manresaren aurka jokatu, Endesa Ligan. Laboral Kutxako kapitania Marco Crespiren aginduetara egongo da berriz.

Sasha Vujacicek ere jokatuko du. Estreinuan, Galatasarayren aurka, 14 puntu egin zituen, eta 21 Manresaren kontra. Erasoko erreferentzietako bat da Baskoniaren kanpoko lerroan; Davis Bertansekin batera.

Orlando Johnson ez dago taldean. DJ Whitek oraindik jarraitzen du, baina Lamont Hamiltonen berragertzearekin, ez du lekurik Baskonian.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X