Euroliga (68-80)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskoniak ezin izan du Bartzelonaren aurka, partida serioa egin arren

Lamar Odom Buesa Arenan egon da, eta zaleak agurtu ditu. Baskoniak aurre egin dio Bartzelonari, baina Kataluniako taldea nagusi izan da.
San Emeterio eta Tomic. Argazkia: EFE.

Lamar Odom izan da azken egunetako protagonista, baita gaurkoa ere. Zapatila koloretsuak jantzita atera da kantxara Baskonia taldeko izar berria, Buesa Arenako publikoa agurtzeko. Hala ere, Euroligako partida zaila zuten aurretik, eta Baskoniak ez du behar bezala burutu (68-80).

Laboral Kutxa partida irabaztera atera zen, intentsitate eta kontzentrazio handiz. Bartzelonak, ordea, erraz ezarri ahal izan zuen bere nagusitasuna, besteak beste Ante Tomic bikain aritu baitzen. Kataluniako taldeak oraindik ez du Euroligan galdu, eta Baskonia bere multzoan azkena da, lau onenen artean sailkatzeko aukera gutxi dituela.

Ahal duen guztia erakutsi gabe, barne jokoa nahikoa izan zitzaion Bartzelonari, zortzi partida jarraian galdu dituen Baskonia baten aurrean. Badirudi etxeko taldearen bolada txarra Lamar Odomek baino ezin duela gelditu. Laboral Kutxak Europan ia aukerarik ez duela jokatu beharko ditu bigarren itzuliko zazpi partidak.

San Emeteriok gogoa jarri zuen (22 puntu), eta Tibor Pleissek 15 puntu sartu zituen, baina ez zuten laguntza gehiagorik izan, Tomic erabakigarriaren aurrean (24 puntu). Baskoniak gogotsu hasi zuen partida, baina, hala ere, Bartzelonak 10 puntu aurretik bukatu zuen lehenengo laurdena. Etxekoen defentsa onak 12-2ko partziala lortu zuen, baita berdinketa ere (29-29). Atsedenaldira 31-33 heldu zen markagailua.

Geldiunearen ostean, Huertasen gidaritzari eta Navarroren lanari esker, Bartzelonak 14 puntuko aldea lortu zuen. Baskonia saiatu egin zen, San Emeterio eta Pleissekin, baina azken laurdenean, Oleson eta Navarroren bi hirukok Kataluniako taldea markagailuan are gehiago urrundu zuten, eta kantxan eta markagailuan bi taldeen artean dagoen aldea nabarmen geratu zen partida amaieran.

FITXA TEKNIKOA

Laboral Kutxa: Heurtel (6), Causeur (2), San Emeterio (22), Nocioni (6), Pleiss (15) -hasierako boskotea-, Hodge (3), Jelinek, Hanga (9), Mainoldi (1), Diop (4).

Bartzelona: Huertas (16), Navarro (15), Papanikolaou (2), Lorbek (12), Tomic (24) -hasierako boskotea-, Sada, Oleson (5), Abrines (2), Dorsey (2), Nachbar (2), Hezonja, Pullen.

Partzialak: 17-27, 14-6, 17-26 eta 20-21.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X