93-72
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Caja Laboralek jipoia jaso du Malagan

Unicajak 93-72 irabazi dio Baskoniari. Lehen laurdenari ondo ekin dio Arabako taldeak, baina beste hiru laurdenetan oso maila kaskarra azaldu dute.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Caja Laboralek nekea igarri, eta porrota jaso du Unicajaren aurka

Caja Laboralek jipoia jaso du Martin Carpena pabilioian Unicajaren aurka 93-72 galduta. Partida hasiera ona egin du Baskoniak, baina beste hiru laurdenetan oso gaizki jokatu du.

Baskoniak 0-10eko partzialarekin ekin dio partidari, eta Unicaja ezinean ibili da lehen minutuetan. Lehen laurdenaren erdialdean, ordea, Malagako taldea esnatu egin da, eta aldeak murriztu ditu (17-19). Gainera, etxeko taldeak bi puntuko abantaila lortu du lehen hamar minutuen amaieran (22-20).

Bigarren laurdenean oso gaizki jokatu du Caja Laboralek. Ostiralean Euroligako partida jokatu zuten Errusian, eta nekeak eragina izan du taldearen joko kaskarrean. Unicajak eroso jokatu du, eta 15 puntuko abantaila lortu du atsedenaldira iristean (51-36).

Arabako taldeari maldan gora jarrai zaio partida bigarren laurdenean, eta Zan Tabakek zuzentzen duen taldeak ez du aldeak murrizteko gaitasunik izan. Hirugarren laurdena Unicajaren aldeko 72-59ko emaitzarekin bukatu da.

Azken laurdenari 13 puntuko aldearekin ekin dio Unicajak, eta Malagako taldeak ez du garaipena lortzeko arazorik izan. Azkenean, 93-72ko emaitzarekin irabazi du partida Unicajak, eta jipoia eman dio Caja Laboral Baskoniari.

Fitxa teknikoa:

93 - Unicaja (22+29+21+21): Williams (9), Urtasun (0), Vidal (22) Zoric (20), Lima (1)-hasierako bostekoa- Simon (10), Panko (17), Calloway (10), Dragic (4) eta Diaz (0).

72 - Caja Laboral Baskonia (20+16+23+13): Cook (3), Causeur (19), San Emeterio (25), M. Bjelica (10), Pleiss (6)-hasierako bostekoa- Heurtel (0), Lampe (2), Nocioni (0), N. Bjelica (7) eta Jelinek (0).

Epailea: Perez Pizarro, Bulto eta Rial.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X