KOPURU HISTORIKOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabank Araskik eta Made Urietak, elkarrekin, 300 partida bete dituzte elitean

Talde gasteiztarra kopuru horretara iritsi zen Celtaren aurkako neurketan, Vigon. Made Urieta entrenatzailea aulkian izan da 300 norgehiagoka horietan.

Made-Urieta-Iratxe-Rodriguez-Kutxabank-Araski-300-partidos

Iratxe Rodriguez Kutxabank Araskiren presidentea, Made Urieta entrenatzaileari elastiko oroigarria ematen. Argazkia: Araski.

Kutxabank Araskik 300 partida bete ditu saskibaloiaren elitean. Duela 11 denboraldi hasi zen bide hori, eta Emakumezkoen Endesa Ligan, Erreginaren Kopan, Superkopan eta play-offetan pilatu ditu neurketa guztiak.

Guztira, Gasteizko taldeak Emakumezkoen Endesa Ligako 287 norgehiagoka jokatu ditu, eta horiei Erreginaren Kopako sei partida, Superkopako bat eta play-offetako sei gehitu behar zaizkie.

Made Urieta, Araskiren historian funtsezko pieza

Hala ere, bada ibilbide hori are bereziagoa egiten duen datu bat. Made Urieta prestatzaile jokatutako 300 partida horietan aulkian egon da. Entrenatzaile arabarrak taldea zuzendu du neurketa guztietan, klubaren historian funtsezko pieza gisa.

Lehen norgehiagokatik azkenera arte, Madek Kutxabank Araskirekin batera egin du ibilbide hori, elitean. Azken partidak ere balio izan du mugarri berezia ospatzeko.

Neurketaren aurretik, Iratxe Rodrguez klubaren presidenteak elastiko oroigarri bat eman zion Made Urietari, elitean zuzendutako 300 partiden oroigarri.

Publizitatea
X
Publizitatea
X