Kutxabank Araskik Txell Alarcon eskolta fitxatu du kanpoaldeko jokoa indartu nahian
Kutxabank Araskik Txell Alarcon eskolta fitxatu du, gasteiztar taldeak asteartean iragarri duenez. Alarconek 18 urte ditu (uztailean egingo ditu 19), eta 1,76 metroko altuera du. Azken denboraldietan, Campus Promete taldean ibili da; Logroñoko taldeak, aurreko denboraldian, hamaikagarren postuan amaitu du Endesa Liga, Kutxabank Araski baino postu bat gorago. Alarconek partidako 4,8 puntu sartu eta 1,9 errebote hartu ditu batez beste, eta 21 minutu jokatu.
Kutxabank Araskik bere webgunean nabarmendu duenez, Alarcon, Endesa Ligan hasi zenetik, hiru puntuko jaurtiketetan izandako abileziagatik nabarmendu da; izan ere, 2020-21 denboraldian, txapelketako ehunekorik onena markatu zuen, % 56. Eskolta katalana, une honetan, Espainiako selekzioarekin dabil, Hungarian jokatuko duten 20 urtez azpiko Europako Txapelketarako toki bat bereganatu nahirik.
Zure interesekoa izan daiteke
Araskik Nikola Dudasova eskolta fitxatu du
Jokalari eslovakiarra, 31 urtekoa bera, Leganes taldetik iritsi da euskal taldera; 2025-2026 denboraldian, partidako, batez beste, 10,3 puntu sartu, 3,5 errebote hartu eta 2,4 asistentzia eman ditu.
Maddie Garrickek ez du Kutxabank Araskin jarraituko, lesio baten ondorioz
Talde gasteiztarrak "azkar eta ondo sendatzea" eta "etorkizun pertsonal eta profesionalean zorterik onena" opa dio jokalari australiarrari.
Aleksandra Stanacev, Kutxabank Araskiren fitxaketa berria
Jokalari serbiarra Movistar Estudiantes taldetik dator Gasteizera.
Kutxabank Araskik Kristina Higgins fitxatu du
Pibot estatubatuarra taldearen “barruko erreferentea” izateko heldu da Gasteizera.
Montse Brotonsek Kutxabank Araskirekin berritu du
Alacanteko pibotak beste denboraldi batez jokatuko du Araskin, hirugarren denboraldia beteko du elastiko berdea defendatzen.
Kutxabank Araskik Kristina Rakovic fitxatu du
Montenegroko hegaleko pibota Gasteizko proiektu berriko zazpigarren jokalaria da, eta Azulmarino Palmatik dator.
Dominique Toussaintek ez du Kutxabank Araskin jarraituko
Jokalari amerikarrak Endesa Ligako 30 partidak jokatu ditu, batez beste 9,9 puntu, 3,2 errebote eta 2,1 asistentzia eginda.
Kutxabank Araskik Maria Roters hegalekoa fitxatu du
Roters, 25 urtekoa bera, Unicajatik iritsi da euskal taldera; azken denboraldian, oso gertu izan du Endesa Ligarako igoera.
Maddie Garrick, Kutxabank Araskiko jokalari berria
Australiako hegalekoa CAB Estepona eta Movistar Estudiantesetik igaro ondoren iritsi da Gasteizera, “erreferentzia anotatzailea” izateko helburuarekin.
Kutxabank Araskik Laura Piera fitxatu du
Kataluniako jokalaria Joventut taldean aritu ostean dator Gasteizera.