Araski vs Perfumerias, Gernika vs Estudiantes eta IDK Euskotren vs Kanaria Handia, 1. jardunaldiko partidak
Lointek Gernika Bizkaia, IDK Euskotren eta Kutxabank Araski euskal taldeak 2025-2026 Endesa Ligan lehiatuko dira, eta badute denboraldiko egutegia. Urtarrilaren 4an hasiko da Liga.
Lehen jardunaldian hiru euskal taldeek etxean jokatuko dute: Gernikak Movistar Estudiantes izango du aurkari, Araskik Perfumerias Avenidaren aurka neurtuko ditu indarrak eta IDK Euskotrenen aurkaria Spar Kanaria Handia izango da.
Denboraldiko estreinako derbia urriaren 11-12ko asteburuan jokatuko dute Kutxabank Araskik eta Lointek Gernikak, Gasteizen, 2. jardunaldian. Saoiko bigarren derbian Lointek Gernika eta IDK Euskotren ariko dira nor baino nor gehiago abenduaren 28-29ko asteburuan, 13. jardunaldian, Malosten (Gernika-Lumo). Lehen itzuliko azken derbiko protagonistak IDK Euskotren eta Kutxdabank Araski izango dira, urtarrilaren 4-5eko asteburuan, Donostian.
Horiez gain, hauexek dira bigarren itzuliko derbiak: Kutxabank Araski-IDK Euskotren (21. jardunaldia) otsailaren 14-15eko asteburuan, Lointek Gernika-Kutxabank Araski (22. jardunaldia) otsailaren 21-22ko asteburuan eta IDK Euskotren-Lointek Gernika Bizkaia (27. jardunaldia) apirilaren 7, 8 edo 9an.
Bestalde, hiru euskal taldeek apirilaren 25-26ko asteburuan amaituko dute Endesa Ligako fase erregularra, honako neurketa hauexekin: Lointek Gernika-Perfumerias Avenida, IDK Euskotren-Spar Girona eta Estepona Jardin de la Costa del Sol-Kutxabank Araski.