Lointek Gernika nagusi, IDK Euskotrenen aurkako euskal derbian (57-66)
Lointek Gernika Bizkaiak garaipena bereganatu du IDK Euskotrenen aurka (57-66) Donostian jokatutako Endesa Ligako 14. jardunaldiko euskal derbian. Beraz, Bizkaiko taldeak amaiera ona eman dio 2024ari.
Hasieratik amaieraraino nagusi izan da Lointek Gernika. Lehen laurdenean zortzi puntuko errenta lortu du Gernika-Lumoko taldeak (15-23). Bigarren laurdenean IDK Euskotrenek ezin izan du desabantaila murriztu eta Donostiako taldea aurkako 30-39ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.
Aldageletatik pasa ostean, etxeko taldea izan da nagusi, eta bost puntura hurbildu da (46-51). Hala ere, azken laurdenean Lointek Gernika Bizkaiak maila bikaina eman du, eta neurketa irabazi du (57-66).
Hala, bada, Endesa Ligako 14 jardunaldi jokatuta Lointek Gernika Bizkaia sailkapeneko 5. postuan da; IDK Euskotren, aldiz, azken-aurrekoa da, jaitsiera postuetan dago, haietatik kanpo dagoen Kutxabank Araskirekin berdinduta, baina Gasteizko taldeak baino average txarragoarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrasateko Smartlog Ointxe taldea, Espainiako 3x3 modalitateko txapelduna
Joan den asteburuan jokatu zen txapelketa, Tenerifen. Hiru euskal jokalarik eta kataluniar batek osatutako laukoteak irabazi du lehiaketa honen lehen edizioa.
AJ Lawson eskolta kanadarrak Kosner Baskoniaren perimetroa indartuko du 2028ra arte
Lawsonek 1,98 metroko garaiera eta 26 urte ditu. NBAn 107 partida jokatu ditu Minnesota Timberwolves, Dallas Mavericks eta Toronto Raptors taldeekin. Azken denboraldian G-League eta NBA artean aritu da, kontratu dual batekin.
Baskoniak iragarri du Mamadi Diakitek ez duela klubean jarraituko
Hegal-pibota Dubai Basketball taldean arituko da datorren denboraldian, Gasteizko taldean 76 partida jokatu ondoren.
Inversus, Gernika KESBren babesle nagusia denboraldi baterako
Inversus Gernika Bizkaia izango da aurrerantzean talde bizkaitarraren izen ofiziala, Gerardo Candina presidenteak eta Jose Joaquin Vicente Inversus Groupen zuzendari nagusiak sinatutako akordioan jaso denez.
Aleksandra Stanacev, Kutxabank Araskiren fitxaketa berria
Jokalari serbiarra Movistar Estudiantes taldetik dator Gasteizera.
Kosner Baskoniak Joventuten aurka jokatuko du Endesa Superkopako finalerdietan
Beste finalerdia Valentzia Basket eta Bartzelonaren artekoa izango da. Kanporaketa irailaren 19an eta 20an jokatuko dute, Badalonako Palau Olimpic pabiloian.
Irune Orio hegalekoa Gernika KESBera itzuli da NCAAn egin duen etaparen ostean
22 urteko eta 1,88 metroko altuera duen jokalaria etxera itzuliko da lau denboraldiz munduko liga gogorrenetako batean aritu ondoren.
Baskoniak Chris Duarte saskiratzailea sinatu du hurrengo bi denboraldietarako
Talde gasteiztarrak ere agur esan dio ostiral honetan Tim Luwawu-Cabarroti, eta horrek esan nahi du ez duela tanteo eskubidea baliatuko, jokalariak Real Madrilekin akordioa lortu ostean.
BAXI Ferrol-Kutxabank Araski, Duran Maquinaria Ensino-Mirai Euskotren eta Celta Femxa Zorka-Gernika Bizkaia, Emakumezkoen Endesa Ligako lehen jardunaldian
Aurten Emakumezkoen Endesa Ligan parte hartuko duten hiru euskal ordezkariek urriaren 3an hasiko den denboraldiaren egutegia ezagutu dute.
Kutxabank Araskik Kristina Higgins fitxatu du
Pibot estatubatuarra taldearen “barruko erreferentea” izateko heldu da Gasteizera.