IDK Euskotrenek garaipena bereganatu du Kutxabank Araskiren aurkako euskal derbian (73-47)
IDK Euskotrenek irabazi du Kutxabank Araskiren aurkako euskal derbia, 73-47ko emaitzarekin, igande honetan (urtarrilak 14). Ondorioz, Gipuzkoako taldeak sailkapenaren goialdean jarraitzen du, 10 garaipen eskuratuta. Arabako taldeak, aldiz, 7 partida irabazi ditu orain arte, eta jaitsieratik urrun jarraitzen du.
Araskik ondo ekin dio norgehiagokari, hasieran lau puntuko errenta lortuta. Hala ere, etxeko taldeak azkar erantzun du, aurkariaren hasiera ona irauliz. Pixkanaka-pixkanaka, zuloa ireki du IDK Euskotrenek (15-6), baina lehen laurdenaren azken txanpan Kutxabank Araski desabantaila murrizteko gai izan da (19-13).
Bigarren laurdenean, Gipuzkoako taldea izan da nagusi. Bisitariei kosta egin zaie etxekoen erasoko jokaldiak gelditzea, baita aurkariaren saski aurrean asmatzea ere; hortaz, IDK Euskotren aldeko 36-23ko emaitzarekin joan da atsedenaldira.
Aldageletatik bueltan, atsedenaldira heldu baino lehen eskuratutako errentari eusteko gai izan da IDK Euskotren. Kutxabank Araskik bigarren laurdenean baino hobeto jokatu du hirugarrenean, baina 11 puntuko desabantailarekin ekin dio azken laurdenari (49-38).
Amaierako hamar minutuetan, erabat nagusi izan da IDK Euskotren. Donostiako taldea jaun eta jabe izan da kantxan, eta partida amaitzeko hiru minutu falta zirenean, garaipena bideratuta utzi du, 16 puntuko abantaila lortuta (61-45). Azkenean, 73-47ko emaitzarekin irabazi du neurketa.
Zure interesekoa izan daiteke
Valentziak Endesa Ligako finala jokatuko du Bartzelonaren aurka
Valentzia Basketek Endesa Ligako finalerako txartela lortu du igande honetan, Asisa Joventuten aurkako finalerdietako hirugarren partida ere irabazita (75-87), Badalonan, garaipen guztiak lortuta eta finalerako txartela lortuta. Hala, Bartzelonaren aurka jokatuko du finala.
BBK Bidaideak taldea BSR 3x3ko Espainiako txapeldun
BBK Bidaideakek Amiab Albacete garaitu du (13-10) Bilbon jokatutako finalean, Europako brontzearekin eta Ligako Lauko Finalerako sailkapenarekin osatutako denboraldi arrakastatsua borobilduta.
New York Knicks 53 urte geroago nagusitu da NBAn
New Yorkeko taldeak 90-94 garaitu du San Antonio Spurs partida parekatu batean. Hala, 4-1ko emaitzarekin irabazi du finala.
Bartzelona, Endesa Ligako lehen finalista
Barçak Endesa Ligako finalerako txartela lortu du finalerdietako hirugarren partidan La Laguna Teneriferi irabazita (76-85). Valentzia Basketek eta Asisa Joventutek jokatuko duten kanporaketatik aterako da bere aurkaria.
Ibon Navarro, Izar Gorriko entrenatzaile berria
Gasteiztarrak Milan Tomic ordezkatuko du, maiatzaren amaieran taldearen ardura hartu zuen entrenatzailea, eta lehen esperientzia izango du entrenatzaile gisa Espainiatik kanpo.
Ibon Navarrok bere etete klausula ordaindu eta amaiera eman dio Unicajako etapari
Entrenatzaile gasteiztarrak oraindik urtebeteko kontratua indarrean izan arren, Malagako kluba utziko du azken urteetako entrenatzailerik arrakastatsuena bihurtu ondoren.
IDK Euskotrenek Gedna Capel hegal-pibota fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Gipuzkoako taldeak jokalari kataluniarra fitxatu duela iragarri du. Capelek duela egun batzuk egin ditu 24 urte, eta 1,85eko altuera du.
Surne Bilbaok Adam Somogyi fitxatu du
Nazioarteko hungariarrak 2028ra arte sinatu du talde bilbotarrarekin, Txapeldunen Ligan partidako asistentzia gehien egin dituen joku-antolatzailea izanda.
Kutxabank Araskik Laura Piera fitxatu du
Kataluniako jokalaria Joventut taldean aritu ostean dator Gasteizera.
Galbiati: “Nire bizitzako denboraldirik zailena izan da"
Paolo Galbiati Kosner Baskoniako entrenatzaileak aitortu duenez, Endesa Ligako play-offetan Asisa Joventuten aurka galdu ostean, bere bizitzako "denboraldirik zailena" izan da.