Bihar hasiko da saskibaloiko liga hiru partidekin
Endesa Ligako azken fasea Valentzian jokatuko da, eta lehen jardunaldian euskal derbia izango dugu. RETAbet Bilbao Basket-Kirolbet Baskonia neurketa ekainaren 17an, asteazkenean, jokatuko da 21:30ean.
Bigarren jardunaldian, ekainaren 19an, Bilbao Basket-Joventut neurketa 15:30ean izango da, eta, Baskonia-Tenerife, 21:30ean. Hirugarren jardunaldian, ekainaren 21ean, Tenerife-Bilbao Basket (15:30ean) eta Bartzelona-Baskonia (21:30ean) izango dira gure taldeen norgehiagokak. Ekainaren 23an, asteratean, ikusgai izango ditugu Baskonia-Unicaja (15:30ean) eta Bilbao Basket-Bartzelona (18:30ean) neurketak.
Azkenik, bosgarren jardunaldia ekainaren 25ean (osteguna) izango da. Joventut-Baskonia lehia 15:30ean jokatuko da, eta, Unicaja-Bilbao Basket, 18:30ean. Finalerdiak ekainaren 28an izango dira, eta finala ekainaren 30ean jokatuko da.
Azken faseko partiden datak eta ordutegiak
LEHEN JARDUNALDIA
Asteazkena, ekainak 17
15:30ean: Barça - Club Joventut Badalona.
18:30ean: Iberostar Tenerife-Unicaja.
21:30ean: RETAbet Bilbao Basket-Kirolbet Baskonia.
Osteguna, ekainak 18:
15:30ean: MoraBanc Andorra-Valentzia Basket Club.
18:30ean: Real Madril-Herbalife Kanaria Handia.
21:30ean: Casademont Zaragoza-San Pablo Burgos.
2. JARDUNALDIA:
Ostirala, ekainak 19:
15:30ean: RETAbet Bilbao Basket-Club Joventut Badalona.
18:30ean: Unicaja-Barça.
21:30ean: Kirolbet Baskonia-Iberostar Tenerife.
Larunbata, ekainak 20:
15:30ean: San Pablo Burgos-Real Madril.
18:30ean: MoraBanc Andorra-Herbalife Kanaria Handia.
21:30ean: Valencia Basker Club-Casademont Zaragoza.
3. JARDUNALDIA:
Igandea, ekainak 21:
15:30ean: Iberostar Tenerife-RETAbet Bilbao.
18:30ean: Club Joventut Badalona-Unicaja.
21:30ean: Barça-Kirolbet Baskonia.
Astelehena, ekainak 22:
15:30ean: Herbalife Kanaria Handia-San Pablo Burgos.
18:30ean: Real Madril-Valencia Basket Club.
21:30ean: Casademont Zaragoza-MoraBanc Andorra.
4. JARDUNALDIA:
Asteartea, ekaikak 23:
15:30ean: Kirolbet Baskonia-Unicaja.
18:30ean: RETAbet Bilbao Basket-Barça.
21:30ean: Iberostar Tenerife-Club Joventut Badalona.
Asteazkena, ekainak 24:
15:30ean: Casademont Zaragoza-Herbalife Kanaria Handia.
18:30ea: MoraBanc Andorra-Real Madril.
21:30ean: Valentzia Basket Club-San Pablo Burgos.
5. JARDUNALDIA:
Osteguna, ekainmak 25:
15:30ean: Club Joventut Badalona-Kirolet Baskonia.
18:30ean: Unicaja-RETAbet Bilbao Basket.
21:30ean: Barça-Iberostar Tenerife.
Ostirala, ekainak 26:
15:30ean: San Pablo Burgos-MoraBanc Andorra.
18:30ean: Herbalife Kanaria Handia-Valentzia Basket Club
21:30ean: Real Madrid-Casademont Zaragoza.
FINALERDIAK:
Igandea, ekainak 28:
17:00etan: Lehen finalerdia
20:00etan: Bigarren finalerdia
FINALA:
Asteartean, ekainaren 30ean, 20:00etan.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniaren eta Joventuten arteko Superkopako partida irailaren 19an jokatuko da, 18:00etan
Bigarren finalerdia Valentzia Basketek eta Bartzelonak jokatuko dute, egun berdinean, 21:00etatik aurrera.
Kosner Baskoniak Damion Baugh joko antolatzailea fitxatu du, hurrengo bi denboraldietarako
Baugh, 26 urtekoa eta 1,91 metrokoa bera, Valley Suns taldetik taldetik iritsi da Baskoniara, alegia, G League txapelketatik; liga hori NBArekin lotuta dago.
Galbiati eta Sedekerskis, hunkituta, Gasteizko jaietako txupinazoa bota aurretik
Felix Fernandez Kosner Baskoniaren kirol zuzendaria, Paolo Galbiati entrenatzailea, Tadas Sedekersis kapitaina eta Myriam Pereda klubeko zaleen ordezkaria izan dira Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko txupinazoa jaurtitzeko arduradunak.
Xevi Pujolek Kosner Baskonia utziko du, eta Bartzelonaren kirol zuzendaria izango da
Bost denboraldiz Manresaren idazkari teknikoa izan ondoren, kataluniarra Gasteizko taldera iritsi zen joan den denboraldian. Pujolek, alde bakarrez, Baskoniarekin zuen harremana eten du. Litekeena da Gasteizko taldeak erabaki horren aurkako salaketa jartzea.
Araskik Nikola Dudasova eskolta fitxatu du
Jokalari eslovakiarra, 31 urtekoa bera, Leganes taldetik iritsi da euskal taldera; 2025-2026 denboraldian, partidako, batez beste, 10,3 puntu sartu, 3,5 errebote hartu eta 2,4 asistentzia eman ditu.
Maddie Garrickek ez du Kutxabank Araskin jarraituko, lesio baten ondorioz
Talde gasteiztarrak "azkar eta ondo sendatzea" eta "etorkizun pertsonal eta profesionalean zorterik onena" opa dio jokalari australiarrari.
Kosner Baskoniak etxean eta txapeldunaren kontra ekingo dio Europako bideari
Irailaren 24an izango da neurketa. Horrela, txapelketa kontinentalaren hasiera, iazkoarekin alderatuta, egun batzuk aurreratuko da. Baskoniak lehen lau jardunaldietatik hiru jokatuko ditu Buesan. Real Madrilek urriaren 27an bisitatuko du Gasteiz, eta Bartzelonak, abenduaren 16an.
Arrasateko Smartlog Ointxe taldea, Espainiako 3x3 modalitateko txapelduna
Joan den asteburuan jokatu zen txapelketa, Tenerifen. Hiru euskal jokalarik eta kataluniar batek osatutako laukoteak irabazi du lehiaketa honen lehen edizioa.
AJ Lawson eskolta kanadarrak Kosner Baskoniaren perimetroa indartuko du 2028ra arte
Lawsonek 1,98 metroko garaiera eta 26 urte ditu. NBAn 107 partida jokatu ditu Minnesota Timberwolves, Dallas Mavericks eta Toronto Raptors taldeekin. Azken denboraldian G-League eta NBA artean aritu da, kontratu dual batekin.
Baskoniak iragarri du Mamadi Diakitek ez duela klubean jarraituko
Hegal-pibota Dubai Basketball taldean arituko da datorren denboraldian, Gasteizko taldean 76 partida jokatu ondoren.