Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garaipena ezagutu gabe jarraitzen du GBCk

18:00 - 20:00
Garaipena ezagutu gabe jarraitzen du GBCk
Donostiarrek, atzean itxuroso aritu izanagatik, bosgarren porrota jaso dute bost partidatan. Unicajak amaieran soilik lortu du tartea irekitzea (74-59).

Zure interesekoa izan daiteke

Paolo Galbiati, entrenador de Kosner Baskonia en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Paolo Galbiati: “Hurrengo denboraldian klubean jarraituko dut"

Kosner Baskoniako entrenatzaile italiarrak Gasteizko klubean jarraituko duela baieztatu du Unicaja Malagaren aurkako partidaren ostean. Galbiatik egunotan bere etorkizunaz sortu den "zarata guztia bertan behera utzi nahi" izan du, eta klubeko presidentearekin hitz egin ondoren, Gasteizko taldea entrenatzen jarraituko duela baieztatu du. "Oso pozik nago zaleekin sortu dudan konexioagatik", gaineratu du.

Zer behar dute Kosner Baskoniak bigarren postua lortzeko eta Surne Bilbaok play-offetarako sailkatzeko?
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zer behar dute Kosner Baskoniak bigarren postua lortzeko eta Surne Bilbaok play-offetarako sailkatzeko?

Bi euskal taldeek asko dute jokoan Endesa Ligako fase erregularreko azken jardunaldian. Gasteizko taldeak eskura du bigarren postua eskuratzea Unicaja Malagari irabaziz gero. Horretarako, Valentzia Basketek eta Barçak geratzen zaizkien bi partidak ez irabaztea ere beharrezkoa dute. Bilbotarrek, bestalde, euren esku dute play-offak jokatzea eta 7., 8. edo 9. izan daitezke. Bigarren eta zazpigarren sailkatuak geratzen badira, bi euskal taldeek elkarren aurka joka dezakete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X