Defentsan egindako lana ez da nahikoa izan
Gipuzkoa Basketek 43-57 galdu du Bartzelonaren aurka Endesa Ligako laugarren jardunaldian
Nahiz eta defentsan ondo ibili 43 puntu besterik ez dituzte sartu gipuzkoarrek. Lehen laurdenaren emaitza adierazgarria zen: 4-6. Atsedenaldian hamar puntu besterik ez zituzten lortu gipuzkoarrek, Bartzelonak ordea, 28.
Bigarren zatian hobeto ibili zen Gipuzkoa Basket, baina garaipena lortzeko nahikoa ez. Modu honetan jokatutako lau jardunaldietan lau porrot dituzte Jaume Ponsarnauren gizonak.
Fitxa teknikoa
43.- Gipuzkoa Basket: Jared Jordan (7), Dean (4), Dani Diez (10), Hanley (6), Doblas (8) -hasierako taldea- Franch (4), Motos, Grimau (2), Olaizola, Huskic (2).
57- Bartzelona: Huertas, Olesson (6), Doellman (6), Thomas (3), Tomic (10) -hasierako taldea- Lampe, Hezonja (2), Abrines (7), Satoransky (9), Pleiss (6), Nachbar (8), Hakanson.
Epaileak: Herrezuelo, Perez Niz eta Rial.
Partzialak: 4-6; 10-28 -atsedenaldia- 28-43; 43-57.