Egutegia eta arazo defentsiboak, GBCn burukomin etengabeak
Hirugarren jardunaldian amaitu du Gipuzkoa Basketek jaitsiera postuetan. Hein handi batean egutegi korapilatsua duelako, eta bestetik, arazo defentsiboak direla-eta. Gauzak horrela, Endesa Ligan puntu gehien jaso dituen taldea bilakatu da.
ACBko defentsarik txarrena du Gipuzkoa Basket, denboraldi honetan jasotako 266 puntuekin, igande honetan Rio Natura-Monbusek 85 puntu sartu zizkionetik. GBCk Sevillak baino 3 puntu gehiago jaso ditu eta Laboral Kutxak baino lau gehiago.
Taldeak egutegi oso korapilatsua izan du liga hasieratik. Ederto dabilen Real Madrid jaso zuen etxean, zeinak sailkapenean erditik behera dauden taldeen aurka oso gutxitan galdu ohi du etxetik kanpo partidurik.
Jokalari berrien errendimendua ere, ez da espero zena izan eta horrek ere paper garrantzitsua jokatu du Jaume Ponsarnauren taldearen joku eskasean.