Zesta-punta Floridako Dania frontoira bueltatuko da, Jai Alai Leagueren eskutik
Jai Alai Leagueko hirugarren edizioa aurkeztu dute asterate honetan, abenduaren 3an, Donibane Lohizunen. Jai Alai Leaguek Ameriketako Estatu Batuetara egingo du jauzi 2025ean, eta horixe da berritasun nagusia.
Beraz, goi-mailako zesta-punta Floridara bueltatuko da. Daniako frontoiak berriz hartuko ditu zesta-puntako partidak, 2021eko azaroaren 29an ateak itxi otean. Floridako Txapelketarekin, nazioartera egingo du salto Jai Alai Leaguek.
Denboraldi honetan 12 egoitza izango ditu guztira Jai Alai Leaguek. Horietako bat, lehenengoz, AEBko lurretan, han jokatuko baita Biscayne Cup txapelketa. Otsailaren amaieran izango da, eta Master kategoria izango du.
31 txapelketa, 12 egoitzatan
Denboraldi honetan, Ligako 30 txapelketa puntuagarri jokatuko dira: 8 Slam, 17 Masters eta 5 Series. Ondoren, puntu gehien lortzen dituzten pilotariek, denboraldi amaierako Lauko Finala jokatuko dute.
Lauko Finala Durangoko Ezkurdi pilotalekuak hartuko du, eta final handia EITB Median izango duzu ikusgai; eitb.eus-en eta Euskal Telebistan.
Jai Alai Leaguek orain arteko egoitzak izango ditu datorren denboraldian ere, baina Floridako eta Mutrikuko berritasunekin. Mutrikuk Master Series Liga hartuko du.
Beste berritasun batzuk
Donibane Lohizuneko Zesta All Star txapelketak formatua aldatuko du aurten. Kiniela formatuan jokatuko da: 20 puntistak hartuko dute parte, bi multzotan banatuta egongo dira eta bikoteak aldatzen joango dira. Ondoren, lau bikote onenek finala jokatuko dute; hori ere, kiniela formatuan.
Horrez gain, Iparraldeko denboraldia dagoeneko martxan dago, Biarritzeko Opena jokatu baita. Johan eta Gorka Sorozabal etxeko puntistak izan dira garaile, Bixenteri eta Basqueri finala irabazita.
Iron Cup txapelketa, EITB Median
Bilboko Iron Cup txapelketak bigarren edizioa izango du aurten. Deportivo frontoian jokatuko diren jardunaldi guztiak emango dituzte Euskal Telebistak eta eitb.eus-ek. Iaz, Deportivoko harmailak beteta egon ziren Iron Cupeko partidetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Lekeitioko Master Seriesa, abuztuaren 22an eta 28an, Santi Brouarden
Santi Brouard pilotalekua prest dago Lekeitioko Masters Seriesa hartzeko. Erkiaga-Lekerika, Goitia-Atain, Laduche-Manci eta Goixerri-Salegi lehiatuko dira bertan. Finalerdiak abuztuaren 22an jokatuko dituzte. Final handia, berriz, hilaren 28an.
Barandikak eta Mancik jantzi dituzte Gernika Grand Slameko txapelak
Azken tantora berdinduta iritsi den finala, hirugarren seta, 4-4 eta Barandikak eta Mancik behin betiko tantoa eskuratu dute, txapela eskuratzeko. Lehen seta 15-10 irabazi dute, Erkiagak eta Undak 9-15 erantzun dute bigarrenean, eta hirugarrena azken tantoan erabaki da.
Barandika eta Oyhenard irabazle Donibane Lohizuneko 4ko masterrean
Barandika eta Oyhenard nagusitu dira Donibane Lohizuneko Master 4ko finalean, baina hirugarren jokoa behar izan dute Erkiaga eta Basque mendean hartzeko. Lehenbizikoan, Ispasterkoa eta Bidartekoa izan dira nagusi, 15-13. Bigarrena, baina, gernikarrak eta Donibane Lohizunekoak eskuratu dute, 13-15. Kitarakoan, berriz, Barandika eta Oyhenard jaun eta jabe izan dira: 1-5. Gernikako aurrelaria bolada onean dago, jokatu dituen azken 12 partidetatik 11 poltsikoratu baititu.
Barandikak eta Oyhenardek Donibane Lohizuneko Master 4 txapelketaren finalerako txartela lortu dute
Jean Olharan eta Gorka Sorozabal bi jokotan mendean hartu zituzten. Lehenengoa estu joan zen (15-14). Bigarrenean, tarte handiagoarekin, 15-9 gailendu ziren Barandika eta Oyhenard. Ostegun honetan jokatuko dute finala. Erkiaga eta Basquerekin neurtuko dituzte indarrak.
Clement Garciak eta Jerome Portetek Master 3 txapelketa irabazi dute, Donibane Lohizunen
Asteartean jokatutako finalean, Ludovic Laduche eta Theo Laborde menderatu dituzte, bi jokotan, 15-10 eta 15-11.
Barandika eta Manci, Gernikako Grand Slameko lehen finalistak
Barandika eta Manci dira Gernikako Grand Slameko lehen finalistak, Goitia eta Basque garaituta (14-15, 15-12 eta 5-1). Bigarren finalerdia hurrengo larunbatean jokatuko da, abuztuaren 8an, eta finala, berriz, San Roke egunean, abuztuaren 16an.
Urreistik zuntz haustura du eskuin besoan eta bizpahiru aste emango ditu pilotalekuetatik at
Mutrikuko puntistak min hartu zuen iragan larunbatean Gernikako Grand Slameko lehen jardunaldian, eta abuztuaren hasieran berriz kantxaratzea espero da.
Erkiaga eta Atain gailendu dira Markinako Grand Slamaren finalean
Txapeldunek finalerako txartela ezusten lortu zuten Txanika eta Salegi garaitzeko lana erruz egin behar izan dute. Bi joko estuetan lortu dute garaipena (15-12 eta -15-14).
Elaiak eta Araik erraz hartu dituzte mendean Lur eta Alize Markinako Grand Slamaren finalean
Lejardi ahizpak etxean aritu dira. Arai atera da garaile, lan txukuna eginda, baina zoragarri aritu den Elaia nabarmenduz. Elaia eta Arai bi jokotan gailendu dira (15-6 eta 15-3). Hasieratik izan dira aurretik. Arriskatzen hasi direnean ere, asmatu dute.
Gernikako Grand Slama kiniela formatuan abiatuko da
Uztailaren 18tik abuztuaren 16ra jokatuko da. Finalerdietatik aurrera, partidak ohiko formatuan jokatuko dira. Jardunaldi guztiak larunbat gauez jokatuko dira, 21:00etan, San Roke eguneko finala izan ezik, igandean izango baita, 18:00etan.