ZESTA-PUNTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zortzi pilotarik jokatuko dute zestako Jai Alai Leagueko lauko finala

Durangoko Ezkurdi frontoian izango dira norgehiagokak, urriaren 7an, 14an eta 21ean, 19:00etan. Azken bi jardunaldiak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.
Iragarkia
jai alai league zesta
18:00 - 20:00
Denboraldiko lau bikoterik onenak, Jai Alai Leagueko lauko finalean

Zestako Jai Alai League rankingeko zortzi pilotaririk onenek lauko finala jokatuko dute Durangon, Ezkurdi frontoian, urriaren 7an, 14ean eta 21ean, 19:00etan hasita. Azken bi egunetako partidak ETB1en eta eitb.eus-en ikusteko aukera egongo da. 

Erkiaga eta Gorka egungo txapeldunak azken faserako sailkatu dira, baina ez dute elkarrekin jokatuko. Ispasterko pilotaria da faborito nagusia, beste behin ere. Denboraldi honetan, 6 Slam irabazi ditu (Winter Series, Bilboko Iron Cup, Cesta All Star, Gernika Grand Slam, Biarritzeko Urrezko Xistera eta Paueko Kopa), baita beste horrenbeste Master ere.

Finalean, Thibault Basque izango du bidelagun. Txapela eskuratzeko borrokan, rankingeko lehen aurrelariak eta atzelariak laugarrenen aurka jokatuko dute; bigarrenek, berriz, hirugarrenen kontra. Beraz, finalaurrekoetan, Erkiaga-Basque eta Barandika-Lopez bikoteen arteko lehia izango da. Partida urriaren 14an jokatuko dute. Biek azken unera arte itxaron behar izan dute finalerako azken txartela eskuratzeko.

Lehen finalerdia urriaren 7an jokatuko da. Sorozabal anaiak (Johan eta Gorka), sailkapeneko bigarrenak, Laduche eta Del Rio hirugarrenen aurka arituko dira. Kanpo geratu dira Jean Olharan eta Jérôme Portet, ligako 5. aurrelari eta atzelari onenak.

Arrietari Omenaldia

Iñigo Gorostola pilotari durangarrak omenaldi beroa jasoko du lehen jardunaldian. Kantxa barruan "Arrieta" ezizenez eta kanpoan "Kakatza" gisa, Bridgeporten jaio zen 1980an eta 20 urte pasatxoko ibilbidearen ostean, joan den otsailean hartu zuen erretiroa, Dania Jai Alain (Florida).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elaia-Arai eta Erkiaga-Atain bikoteak Markinako Grand Slameko finalera sailkatu dira

Markinako Grand Slameko finalerdietan, Erkiagak eta Atainek kitarakoan hartu dituzte mendean Goitia eta Basque. 15-12, 14-15 eta 5-3 nagusitu dira. Finala, Urreisti-Gorka edo Txanika-Salegi bikotearen aurka jokatuko dute. Emakumezkoetan, berriz, Elaiak eta Araik, Erika eta Frida menderatu dituzte bi setetan. 15-11 eta 15-12 nagusitu dira. Lur-Alize edo Helena-Maia bikotea izango dute aurkari finalean.

GOITIA-BASQUE eta TXANIKA-SALEGI
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goitia-Basque eta Txanika-Salegi, finalerdietara

Grand Slam-Jai Alai Leagueko hirugarren jardunaldian, Txanikak eta Salegik bi set behar izan dituzte Urreisti eta Gorka mendean hartzeko (8-15 eta 14-15). Goitia eta Basque ere bi setetan nagusitu zaizkie Javierri eta Zabalari (15-9 eta 15-9). Bigarren eta azken setean, markagailuan 2-1ekoa zegoela, Goitiak min hartu du ezker orkatilan, eta ordutik Basquek hartu du bikotearen jokoaren ardura. Hala ere, mina gorabehera, Goitiak tanto ikusgarri batekin itxi du partida, bigarren seta irabazita garaipena eskuratuz.

Markina-Xemein-Jai-Alai-Grand-Slam-presentacion
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Markina-Xemeingo Grand Slama igande honetan hasi eta uztailaren 16an bukatuko da

Gainerako jardunaldiak ostiralez jokatuko dira, 19:00etatik aurrera. Gizonezkoetan, sei bikote lehiatuko dira, bi multzotan: Erkiaga-Atain, Barandika-Ibarluzea, Urreisti-Gorka, Goitia-Basque, Johan-Zabala, eta Javier-Argoitia vs Txanika-Salegi kanporaketaren irabazlea. Emakumezkoen Master Seriesen, lau bikotek bilatuko dute txapela: Erika-Frida, Elaia-Arain, Lur-Alize eta Helena-Maia.

Grand Slam Donostia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Txanika-Argoitia eta Bixente-Oyhenard, Donostiako Grand Slameko finalean

Lehen partidan, Txanika eta Argoitia nagusitu dira Erik eta Aratzen aurka. Lehen jokoan 10-15 galdu dute, bigarrenean 15-13 irabazi eta hirugarrenean hautsi dute berdinketa, 5-3 nagusituta. Bigarren partidan, Bixentek eta Oihenardek ere hiru joko behar izan dituzte Urrutia eta Eki menderatzeko. 10-15, 15-10 eta 5-2 nagusitu zaizkie. Grand Slameko finala, beraz, bi bikote horiek jokatuko dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X