Barandika-Lopez vs Olharan-Ibarluzea, Markina-Xemeingo final handia
Laduche-Basque vs Olharan-Ibarluzea: 13-15, 14-15
Leher eginda bukatu dute Olharanek eta Ibarluzeak. Partida gogorra jokatuta, 2-0 irabazi eta Markina-Xemeingo final handian daude jada. Norgehiagoka gogorra izan da, lehiatua, ondo jokatua eta emozio handikoa, azken tantoetan bereziki. Baina lehen seta irabazi ondoren (13-15), Olharanek eta Ibarluzeak ez zuten desenpaterik nahi.
6-10 jarri dira bigarrenean aurretik, baina lapurtarrek (orain arte txapelketako bikote onena) norgehiagoka estutu dute. Erritmo oso altuan jokatuz, 11-11 berdindu eta 14-12 jarri dira aurretik. Bazirudien hirugarren seta jokatu beharko zutela, eta fisikoki freskoago zeuden Ludovic eta Thibault. Tanto ikusgarriak jokatu dituzte. Ibarluzeak berak egin du 14-13koa, 14-14 berdindu dute ondoren, eta beraiena izan da azken tantoa ere.
Barandika-Lopez vs Johan-Del Rio: 11-15, 15-9, 5-2
Barandikak eta Lopezek berriz, partidari buelta eman behar izan diote finalera sartzeko. Ondo sartu dira jokoan Johan Sorozabal eta Julen Del Rio. Biarrizko aurrelariak oso maila ona eman du Unibertsitateko hiru partidetan. 2-6 jarri dira aurretik Johan eta Julen. Gasteiztarrak mina egin du gaur ere eskuinarekin, eta 11-15 irabazi dute lehen seta.
Bigarrenean, Barandikak egin du lehen tantoa, errebotez, eta bikote marroiak hartu du agintea. 4-4 berdindu ostean, 6-4, 8-5 eta 10-6 hasi dira nagusitzen. Partidako une horretan, gerriko lesioa izan du Del Riok, eta Gorka Mugartegi "Atain" sartu da haren ordez partida amaitzera. 15-9 bukatu da jokoa, eta 5-2 nagusitu dira beteranoak hirugarrenean.
Finala uztailaren 16an jokatuko da, Karmen egunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Barandika eta Manci, Gernikako Grand Slameko lehen finalistak
Barandika eta Manci dira Gernikako Grand Slameko lehen finalistak, Goitia eta Basque garaituta (14-15, 15-12 eta 5-1). Bigarren finalerdia hurrengo larunbatean jokatuko da, abuztuaren 8an, eta finala, berriz, San Roke egunean, abuztuaren 16an.
Urreistik zuntz haustura du eskuin besoan eta bizpahiru aste emango ditu pilotalekuetatik at
Mutrikuko puntistak min hartu zuen iragan larunbatean Gernikako Grand Slameko lehen jardunaldian, eta abuztuaren hasieran berriz kantxaratzea espero da.
Erkiaga eta Atain gailendu dira Markinako Grand Slamaren finalean
Txapeldunek finalerako txartela ezusten lortu zuten Txanika eta Salegi garaitzeko lana erruz egin behar izan dute. Bi joko estuetan lortu dute garaipena (15-12 eta -15-14).
Elaiak eta Araik erraz hartu dituzte mendean Lur eta Alize Markinako Grand Slamaren finalean
Lejardi ahizpak etxean aritu dira. Arai atera da garaile, lan txukuna eginda, baina zoragarri aritu den Elaia nabarmenduz. Elaia eta Arai bi jokotan gailendu dira (15-6 eta 15-3). Hasieratik izan dira aurretik. Arriskatzen hasi direnean ere, asmatu dute.
Gernikako Grand Slama kiniela formatuan abiatuko da
Uztailaren 18tik abuztuaren 16ra jokatuko da. Finalerdietatik aurrera, partidak ohiko formatuan jokatuko dira. Jardunaldi guztiak larunbat gauez jokatuko dira, 21:00etan, San Roke eguneko finala izan ezik, igandean izango baita, 18:00etan.
Lur-Alize eta Txanika-Salegi, Markina-Xemeingo finaletara
Txanikak eta Salegik ezustekoa eman eta Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerako txartela eskuratu dute. Kitarako jokoan gailendu zaizkie Urreisti eta Gorkari. Lehen jokoan 15-12 nagusi; bigarrenean 14-15 galdu eta azkenekoan 5-3. Lurrek eta Alizek ere hirugarren seta behar izan dute Helena eta Maiari irabazteko. Lehen seta 15-14 galdu dute, bigarrena 15-14 irabazi eta azkenekoan, 5-1 jaun eta jabe izan dira.
Elaia-Arai eta Erkiaga-Atain bikoteak Markinako Grand Slameko finalera sailkatu dira
Markinako Grand Slameko finalerdietan, Erkiagak eta Atainek kitarakoan hartu dituzte mendean Goitia eta Basque. 15-12, 14-15 eta 5-3 nagusitu dira. Finala, Urreisti-Gorka edo Txanika-Salegi bikotearen aurka jokatuko dute. Emakumezkoetan, berriz, Elaiak eta Araik, Erika eta Frida menderatu dituzte bi setetan. 15-11 eta 15-12 nagusitu dira. Lur-Alize edo Helena-Maia bikotea izango dute aurkari finalean.
Goitia-Basque eta Txanika-Salegi, finalerdietara
Grand Slam-Jai Alai Leagueko hirugarren jardunaldian, Txanikak eta Salegik bi set behar izan dituzte Urreisti eta Gorka mendean hartzeko (8-15 eta 14-15). Goitia eta Basque ere bi setetan nagusitu zaizkie Javierri eta Zabalari (15-9 eta 15-9). Bigarren eta azken setean, markagailuan 2-1ekoa zegoela, Goitiak min hartu du ezker orkatilan, eta ordutik Basquek hartu du bikotearen jokoaren ardura. Hala ere, mina gorabehera, Goitiak tanto ikusgarri batekin itxi du partida, bigarren seta irabazita garaipena eskuratuz.
Goixerrik eta Lekerikak jantzi dute txapela Mungian, final zirraragarrian Erkiaga eta Gorka garaituta
Goixerrik Jai Alai Leaguen irabazten duen aurreneko txapela da. Lehen jokoan markagailuan agindu dute irabazleek, baina azken txanpan asko estutu dituzte Erkiagak eta Gorkak (13-15). Bigarren jokoan, galtzaileak izan dira aurretik, baina azkenean azken tantoak erabaki du (14-15).
Maite eta Maia, Mungia Master Serieseko txapeldunak, finalean Elaia eta Oaia bi jokotan jipoituta
Maite Ortiz de Mendibil arabarra eta Maia Goikoetxea bizkaitarra aise nagusitu dira bi jokotan (5-15 eta 5-15), eta txapela bereganatu dute. Elaia Gojenola aurrelari berriatuarrak eta Oaia Otaño atzelari mutrikuarrak ez dute inolako aukerarik izan.