Johan-Del Rio eta Barandika-Lopez bikoteak Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerdietan daude
Barandika-Lopez eta Laduche-Basque bikoteek Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerdietarako txartelak lortu dituzte. Beste behin, pilotalekua jendez gainezka egon da.
Laduchek eta Basquek mendean hartu dute Barandika-Lopez bikotea hiru setetan (10-15, 15-12 eta 5-2), baina Barandikak eta Lopezek nahikoa zuten joko bat irabaztea finalerdietara sailkatzeko. Hori bai, Laduche-Basque bikoteak lortutako garaipenarekin A multzoko sailkapena zaildu diete Erkiagari eta Zabalari. Finalerdietarako txartela lortzeko bizkaitarrek 2-0 irabazi behar dute hurrengo jardunaldian, eta lapurtarrek nahikoa dute joko bat irabaztearekin.
Ekainaren 22ko beste partidan, Johanek eta Del Riok Goitia-Gorka bikotea menderatu dute (8-15, 15-12 eta 1-5). Ondorioz, finalerdietarako sailkatu dira Johan eta Del Rio B multzoko lider gisa. Finalerdietarako beste txartela Goitia-Gorka eta Olharan-Ibarluzea partidako irabazleak eskuratuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Lekeitioko Master Seriesa, abuztuaren 22an eta 28an, Santi Brouarden
Santi Brouard pilotalekua prest dago Lekeitioko Masters Seriesa hartzeko. Erkiaga-Lekerika, Goitia-Atain, Laduche-Manci eta Goixerri-Salegi lehiatuko dira bertan. Finalerdiak abuztuaren 22an jokatuko dituzte. Final handia, berriz, hilaren 28an.
Barandikak eta Mancik jantzi dituzte Gernika Grand Slameko txapelak
Azken tantora berdinduta iritsi den finala, hirugarren seta, 4-4 eta Barandikak eta Mancik behin betiko tantoa eskuratu dute, txapela eskuratzeko. Lehen seta 15-10 irabazi dute, Erkiagak eta Undak 9-15 erantzun dute bigarrenean, eta hirugarrena azken tantoan erabaki da.
Barandika eta Oyhenard irabazle Donibane Lohizuneko 4ko masterrean
Barandika eta Oyhenard nagusitu dira Donibane Lohizuneko Master 4ko finalean, baina hirugarren jokoa behar izan dute Erkiaga eta Basque mendean hartzeko. Lehenbizikoan, Ispasterkoa eta Bidartekoa izan dira nagusi, 15-13. Bigarrena, baina, gernikarrak eta Donibane Lohizunekoak eskuratu dute, 13-15. Kitarakoan, berriz, Barandika eta Oyhenard jaun eta jabe izan dira: 1-5. Gernikako aurrelaria bolada onean dago, jokatu dituen azken 12 partidetatik 11 poltsikoratu baititu.
Barandikak eta Oyhenardek Donibane Lohizuneko Master 4 txapelketaren finalerako txartela lortu dute
Jean Olharan eta Gorka Sorozabal bi jokotan mendean hartu zituzten. Lehenengoa estu joan zen (15-14). Bigarrenean, tarte handiagoarekin, 15-9 gailendu ziren Barandika eta Oyhenard. Ostegun honetan jokatuko dute finala. Erkiaga eta Basquerekin neurtuko dituzte indarrak.
Clement Garciak eta Jerome Portetek Master 3 txapelketa irabazi dute, Donibane Lohizunen
Asteartean jokatutako finalean, Ludovic Laduche eta Theo Laborde menderatu dituzte, bi jokotan, 15-10 eta 15-11.
Barandika eta Manci, Gernikako Grand Slameko lehen finalistak
Barandika eta Manci dira Gernikako Grand Slameko lehen finalistak, Goitia eta Basque garaituta (14-15, 15-12 eta 5-1). Bigarren finalerdia hurrengo larunbatean jokatuko da, abuztuaren 8an, eta finala, berriz, San Roke egunean, abuztuaren 16an.
Urreistik zuntz haustura du eskuin besoan eta bizpahiru aste emango ditu pilotalekuetatik at
Mutrikuko puntistak min hartu zuen iragan larunbatean Gernikako Grand Slameko lehen jardunaldian, eta abuztuaren hasieran berriz kantxaratzea espero da.
Erkiaga eta Atain gailendu dira Markinako Grand Slamaren finalean
Txapeldunek finalerako txartela ezusten lortu zuten Txanika eta Salegi garaitzeko lana erruz egin behar izan dute. Bi joko estuetan lortu dute garaipena (15-12 eta -15-14).
Elaiak eta Araik erraz hartu dituzte mendean Lur eta Alize Markinako Grand Slamaren finalean
Lejardi ahizpak etxean aritu dira. Arai atera da garaile, lan txukuna eginda, baina zoragarri aritu den Elaia nabarmenduz. Elaia eta Arai bi jokotan gailendu dira (15-6 eta 15-3). Hasieratik izan dira aurretik. Arriskatzen hasi direnean ere, asmatu dute.
Gernikako Grand Slama kiniela formatuan abiatuko da
Uztailaren 18tik abuztuaren 16ra jokatuko da. Finalerdietatik aurrera, partidak ohiko formatuan jokatuko dira. Jardunaldi guztiak larunbat gauez jokatuko dira, 21:00etan, San Roke eguneko finala izan ezik, igandean izango baita, 18:00etan.