Laduche-Basque vs Olharan-Ibarluzea eta Barandika-Lopez vs Johan-Del Rio, Markina-Xemeingo finalerdiak
Dagoeneko zehaztuta daude Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerdiak: bata Laduchek eta Basquek jokatuko dute Olharanen eta Ibarluzearen aurka, eta bestea Barandika-Lopez eta Johan-Del Rio bikoteen artekoa izango da
Albiste nagusia da Erkiagak, Zabala bikotekidearekin batera, bi setetan galdu duela Laducheren eta Basqueren aurka; 15-9 eta 15-8. Hori dela eta, amaitu egin dada Erkiagaren bolada, orain arte Jai Alai Leagueko denboraldian jokatu dituen 8 txapelketak irabazi baititu. Horrenbestez, Laduchek eta Basquek finalerdietarako txartela lortu dute, A multzoko lider gisa.
Eguneko beste partidan, B multzokoan, Olharanek eta Ibarluzeak mendean hartu dituzte Gorka eta Goitia bi setetan. Bi finalerdiak uztailaren 6an jokatuko dira eta finala uztailaren 16an.