Elaia-Ihart eta Erkiaga-Ibarluzea bikoteek irabazi dute 2024ko Bilbao Iron Cup
Elaia Gogenola eta Ihart Arakistain, emakumezkoen txapelketan, eta Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea, gizonezkoenean, nagusitu dira 2024ko Bilbao Iron Cup txapelketan, ostiralean, Deportivon. Elaiak eta Ihartek Erika eta Frida menderatu dituzte finalean, hiru jokotan (15-12, 12-15 eta 5-1), eta Erkiagak eta Ibarluzeak Urrutia eta Del Rio garaitu dituzte, bi setetan (15-4 eta 15-13).
Hala, Elaia eta Ihart Erika Mugartegi eta Frida Watkins baino erregularrago aritu dira finalean, akats gutxiago egin dituzte, hainbat tartetan eutsi egin diote joko onari, eta, horrenbestez, Bilbao Iron Cup txapelketako txapela jantzi dute, hiru jokotan nagusituta. Berriatuko aurrelaria eta Sopelako atzelaria 15-12 nagusitu dira aurreneko setean, baina aurkariek markagailua berdindu dute bigarrenean, emaitza bera lortuta, euren alde. Hirugarren jokoan, nolanahi ere, Elaia eta Ihart nagusitu dira berdinketa hausteko hirugarren eta azken setean, 5-1, eta, hala, bi pilotari bizkaitarrek eskuratu dute garaipena.
Gizonezkoen finalean, Erkiaga eta Ibarluzea bizkaitarrak izan dira nagusi, beste behin, Thomas Urrutia eta Julen del Rio mendean hartuta. Ezin hobeto moldatzen dira kantxan biak, eta, gainera, ondo saihestu dute atzelari gasteiztarraren eskuin ederra (neurketako giltzarrietako bat hori izan da). Aurreneko jokoa 15-4 amaitu da, baina bigarrenean markagailua askoz ere estuago joan da, Urrutiak eta Del Riok gora egin baitute. Erkiaga eta Ibarluzea, baina, hobeto aritu dira tanto erabakigarrienetan, eta garaipena erdietsi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Goitiak eta Gorkak eraman dituzte Iron Cupeko txapelak
Alex Goitia eta Gorka Sorozabal nagusitu dira 2026ko Iron Cupeko finalean, Eñaut Urreisti eta Thibault Basque bi setetan garaituta (15-10 eta 15-10). Lehen setean buelta eman behar izan diote markagailuari, baina bigarrenean aurkariek maila jaitsi dute eta bikote laranjak aise lortu du garaipena eta txapela.
Ihart eta Arai azken tantora arte borrokatu dira Iron Cupeko txapelak janzteko
Ihart Arakistain eta Arai Lejardi dira 2026ko Iron Cupeko txapeldunak. Hiru setetan garaitu dituzte Elaia Gogenola eta Eneritz Lizardi (10-15, 15-7 eta 4-5). Oso final parekatua izan da, parte bakoitzean bikoteetako batek agindu du, eta azken tantora arte lehiatu behar izan dira garailea aukeratzeko.
Urreisti eta Basque Iron Cupeko finalera sailkatu dira
Eñaut Urreistik eta Thibault Basquek Iron Cupeko finala jokatuko dute Goitia eta Gorkaren aurka, finalerdietan Eñaut Astelarra eta Unai Lekerika garaitu ondoren (15-13 eta 15-8). Lehen jokoa oso lehiatua izan da, baina bigarrenean bikote garailea errazago aritu da.
Elaia eta Eneritz izango dira Iharten eta Arairen aurkariak Iron Cupeko finalean
Elaia eta Eneritz izango dira Iharten eta Arairen aurkariak Iron Cupeko finalean, Maite eta Maialen 2 setetan garaitu ostean: 15-10 eta 15-14. Partida parekatua izan da, eta txikikeria batzuek jarri dute markagailua Elaiaren eta Eneritzen alde.
Goitia eta Gorka nagusitasunez igaro dira Iron Cupeko finalera
Alex Goitiak eta Gorka Sorozabalek Iron Cupeko finalerako txartela lortu dute Johan eta Atain mendean hartuta (11-15 eta 6-15). Lehen seta lehiatua izan da, baina bigarrenean garaileek ez diete aukerarik eman aurkariei.
Ihart eta Arai, Iron Cupeko lehen finalistak
Ihart Arakistain eta Arai Lejardi Iron Cupeko finalera sailkatu dira, finalerdietan Lur eta Oaia garaituz bi setetan (9-15 eta 10-15). Set hasieretako tantoak trabatu egin zaizkie, baina orokorrean partidaren agintea eraman dute. Datorren astean ezagutuko dute zein bikote izango den aurkaria.
Astelarra-Lekerika eta Goitia-Gorka bikoteek osatuko dituzte Iron Cupeko finalerdiak
Lehen partidan, Astelarra eta Lekerikak Libois eta Ibarluzea garaitu dituzte (15-11, 14-15 eta 5-2). Urreisti eta Basque izango dituzte aurkari finalerdietan. Bigarrenean, Goitiak eta Gorkak bi setetan menderatu dituzte Erkiaga eta Manci (15-11 eta 15-8). Hala, Johan eta Atain izango dituzte aurkari finalerdietan.
Urreisti-Basque eta Johan-Atain, Iron Cupeko finalerdietara
Urreistik eta Basquek Iron Cupeko A multzoko lehen postua ziurtatu dute Goitia eta Gorka 8-15 eta 13-15 irabazi ostean. B multzoan, bestalde, Johan eta Atainek lehen berdina lortu dute Astelarra eta Lekerika 5-15 eta 8-15 irabazita.
Astelarrak ordezkatuko du Olharan Bilboko Iron Cup txapelketan
Jean Olharanek ez du Bilboko Iron Cup txapelketan parte hartuko, belaunean jasandako kolpe baten ondorioz.
Erkiaga eta Manci faboritoak galtzaile, Iron Cupeko lehen jardunaldian
Urreisti eta Basqueren aurka galdu dute, 9-15 eta 5-15, A multzoko partidan. B multzoko estreinakoan, berriz, Johan eta Atainek 10-15 eta 12-15 garaitu dituzte Libois eta Ibarluzea.