Zesta-punta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erika-Oaia eta Goitia-Salegi bikoteek jantzi dute txapela Donostian

Iragarkia
grand_slam_donostia_EITBMedia
18:00 - 20:00
Erika-Oaia eta Goitia-Salegi bikoteek jantzi dute txapela Donostian
Donostiako zesta-puntako txapelketen finalak atzo jokatu ziren Karmelo Balda frontoian. Erikak eta Oaiak Elaia eta Arai hartu zituzten mendean, emakumeen finalean; Goitia eta Salegi, berriz, Bixente eta Oyhenarden aurka gailendu ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

Barandika eta Oyhenard
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barandika eta Oyhenard irabazle Donibane Lohizuneko 4ko masterrean

Barandika eta Oyhenard nagusitu dira Donibane Lohizuneko Master 4ko finalean, baina hirugarren jokoa behar izan dute Erkiaga eta Basque mendean hartzeko. Lehenbizikoan, Ispasterkoa eta Bidartekoa izan dira nagusi, 15-13. Bigarrena, baina, gernikarrak eta Donibane Lohizunekoak eskuratu dute, 13-15. Kitarakoan, berriz, Barandika eta Oyhenard jaun eta jabe izan dira: 1-5. Gernikako aurrelaria bolada onean dago, jokatu dituen azken 12 partidetatik 11 poltsikoratu baititu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X