ZESTA-PUNTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barandika eta Lopez indartsu hasi dira Markina-Xemeinen

Iragarkia
20240616144910_markinaxemein_
18:00 - 20:00
Barandika eta Lopez indartsu hasi dira Markina-Xemeinen
Markina-Xemeingo Grand Slama atzo hasi zen, frontoia ia beteta zegoela, eta bi partida jokatu ziren: Barandikak eta Lopezek ederto ekin zioten txapelketari, Erkiaga eta Zabala 12-15 eta 10-15 menderatuta, eta Johanek eta Del Riok 11-15 eta 11-15 garaitu zituzten Olharan eta Ibarluzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Barandika eta Oyhenard
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barandika eta Oyhenard irabazle Donibane Lohizuneko 4ko masterrean

Barandika eta Oyhenard nagusitu dira Donibane Lohizuneko Master 4ko finalean, baina hirugarren jokoa behar izan dute Erkiaga eta Basque mendean hartzeko. Lehenbizikoan, Ispasterkoa eta Bidartekoa izan dira nagusi, 15-13. Bigarrena, baina, gernikarrak eta Donibane Lohizunekoak eskuratu dute, 13-15. Kitarakoan, berriz, Barandika eta Oyhenard jaun eta jabe izan dira: 1-5. Gernikako aurrelaria bolada onean dago, jokatu dituen azken 12 partidetatik 11 poltsikoratu baititu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X