9 HILABETEKO LESIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ostiral honetan itzuliko da Barandika kantxetara, Gasteizen

Behin eskuin belauneko lotailu gurutzatuaren haustura sendatuta, eta ia bederatzi hilabete eta gero, Gernikako aurrelaria bueltan izango da.
Iragarkia
Xabier Barandika
18:00 - 20:00
Barandika: ''Nire asmoa uda honetan joko maila onean egotea da''

Xabi Barandika Gernikako aurrelaria, egungo puntista onenetakoa dena, etzi berragertuko da Gasteizko Olabe pilotalekuan, ia bederatzi hilabete frontoietatik kanpo egon ostean (joan zen urteko uztailaren amaieran hautsi zuen eskuin belauneko lotailu gurutzatua).

Bere itzulerako partidua Araba Euskaraz Master Series txapelketan izango da, finalerdiak jokatuko baititu Lekerikarekin, Laducheren eta Zabalaren aurka.

Jai Alai Leagueko 6. lehiaketa izango da Gasteizkoa, eta, hain zuzen ere, Ligarako puntuak pilatzen hasi nahi du gernikarrak, denboraldi amaierako Lauko Finalean sartzen ahalegintzeko.

Izan ere, slam kategoria duten txapelketa gehienak (puntu gehien banatzen dituztenak) jokatzeko daude oraindik. Bi galdu ditu Barandikak (Winter Seriesa eta Cesta All Star), baina prest egongo da, Bilbo, Markina, Donibane Lohizuneko Nazioartekoak, Urrezko Xistera, Gernika eta Paueko txapelketak jokatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Barandika eta Oyhenard
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barandika eta Oyhenard irabazle Donibane Lohizuneko 4ko masterrean

Barandika eta Oyhenard nagusitu dira Donibane Lohizuneko Master 4ko finalean, baina hirugarren jokoa behar izan dute Erkiaga eta Basque mendean hartzeko. Lehenbizikoan, Ispasterkoa eta Bidartekoa izan dira nagusi, 15-13. Bigarrena, baina, gernikarrak eta Donibane Lohizunekoak eskuratu dute, 13-15. Kitarakoan, berriz, Barandika eta Oyhenard jaun eta jabe izan dira: 1-5. Gernikako aurrelaria bolada onean dago, jokatu dituen azken 12 partidetatik 11 poltsikoratu baititu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X