EUSKO LABEL WINTER SERIES

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barandikak eta Basquek bi jokotan irabazi diete Goitiari eta Lekerikari, eta finalerako txartela lortu dute

Gernikako aurrelariak eta Bidarteko atzelariak erraz eraman dute lehen jokoa (15-6). Bigarrenean askoz gehiago sufritu dute, baina azken tantoan jokoa irabaztea lortu dute (15-14). Barandikak min hartuta bukatu du neurketa, pilotakada bat jaso du eta.

Thibault Basque eta Xabi Barandika.

Barandika eta Basque, partidako une batean. Irudia: Eraman!

Xabi Barandikak eta Thibault Basquek bi jokotan (15-6 eta 15-14) irabazi diete Alex Goitiari eta Unai Lekerikari Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkaren laugarren jardunaldian, Gernikako Jai Alai pilotalekuan. Horrela, aurrelari bizkaitarrak eta atzelari lapurtarrak txapelketako finalera sailkatzea lortu dute. Ikusi beharko da Barandikak finala jokatzerik duen; izan ere, astelehen honetan pilotakada latza jaso du gorputzean, eta lesionatuta bukatu du norgehiagoka.

 

Xabier Barandika min hartuta pilotakada jaso ondoren
18:00 - 20:00

Barandikak eta Basquek nahiko erraz gobernatu dute lehen jokoa. Gernikako aurrelariak hormabiko bikain batekin hasi du partida, eta argi-argi utzi du zer asmo zuen. Aitzitik, Goitiak eta Lekerikak hotzegi hasi dute norgehiagoka, eta ederki aprobetxatu dute aurkariek abantaila hartzeko.

Markina-Xemeingo aurrelariak ohikoa baino makalago jokatu du, akats askotxo egin ditu, eta Gernikako atzelariak sarri ikusi du Bidarteko bere homologoaren bizkarra. Horrela, Barandikak eta Basquek, hanka-sartze gutxi eginez, jokoa aise irabazi dute (15-6).

Markinarra eta gernikarra bigarren jokoan suspertzen saiatu dira, eta lortu ere lortu dute, aurkarien intentsitatea berdindu dute eta. Horrela, atsedenaldira markagailuan 6-8 aurretik iristea lortu dute. Atsedenaldiaren ostean, ordea, moreek aurkariak harrapatu dituzte eta aurretik jarri dira berriro.

12-12koan, susto handia hartu dute zaleek eta jokalariek; izan ere, Goitiaren errebote batek zuzenean jo du Barandikaren gorputza, eta aurrelari gernikarra kantxatik atera behar izan da une batez, mindu hartuta eta ukondoan odola zuela.

Barandika odoletan Basque Winter Series finalerdiak
18:00 - 20:00

Itzuleran Goitiak eta Lekerikak 13na berdindu dute norgehiagoka, baina lapurtar atzelariak errestoa bota du 14.a egiteko eta Barandika mindu bati laguntzeko. Alexek eta Unaik jokoa berdindu dute berriro, eta jokoa azken tantoan erabaki da, Gernikako aurrelariaren eta Bidarteko atzelariaren alde (15-14). 

Basque entrevista Winter Series
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X