Urreistik eta Lopezek hiru jokotan galdu dute berriro Johanen eta Gorkaren aurka, eta sailkatzeko aukera gutxi dituzte
Hirugarren jokoan azken tanto polemiko batek erabaki du berriz norgehiagoka. Bigarren porrotak (15-11, 11-15 eta 4-5) hanka eta erdi txapelketatik kanpo utzi dio bikote gipuzkoarrari, baina oraindik bizirik jarraitzen dute lehian. Ligaxkako azken partida 2-0 irabazi eta gainerako emaitzen menpe egotea geratzen zaie.
Imanol Lopez, Johan eta Gorka zoriontzen, epaileek azken erabakiaren berri eman ondoren. Irudia: EITB
Finalerdietako 3. jardunaldian, orain arteko bi galtzaileak Johan eta Gorka Sorozabal eta Eñaut Urreisti eta Imanol Lopez izan dira, zein baino zein, elkarren kontra. Sorozabal anaiek garaipen baliotsua lortu dute hiru jokotan (15-11, 11-15 eta 4-5). Neurketa azken tantoan erabaki da, eta berriro polemika izan da epaileak hartutako erabakiarekin.
Bigarren porrot honek (2-1) hanka eta erdi txapelketatik kanpo utzi dio bikote gipuzkoarrari, baina oraindik bizirik jarraitzen du lehian. Ligaxkako azken partida 2-0 irabazi eta gainerako emaitzen menpe egotea geratzen zaie.
40 pilotakadako tanto luze eta bizi batekin hasi da norgehiagoka. Johanek tantoa egin du, baina Gorkari xisteratik ateratako pilota bat eskatu dute, eta epaileek arrazoia eman diete. Ondorengo hiru tantoak bi bikoteek egindako hutsekin bukatu dira, neurketa zertxobait hoztuz.
Aurrelari mutrikuarrak eta atzelari zumaiarrak joko hasieratik agindu dute markagailuan, eta bikote lapurtarra baina sendoago azaldu dira. Hala ere, Sorozabal anaiek ez dute etsi, baina une erabakigarrietan egindako opariek zigortu dituzte (15-11).
Bigarren jokoan Johan eta Gorka neurketaren joera erabat aldatzeko asmoz kantxaratu dira, eta lortu ere lortu dute; erritmoa jarri eta jokoaren hasieratik markagailuan agindu baitute.
Gipuzkoarrek, ordea, lanean jarraitu eta lapurtarren abantaila pixkanaka murriztu dute. Jokoaren azken txanpara tanto bat atzetik iritsi dira, baina Eñaut eta Imanol ez dira batere fin aritu azken bost tantoetan. Horrela, Sorozabal anaiek azken joko erabakigarria behartzea lortu dute, aurreneko jokoaren emaitza berdinarekin, baina alderantziz (11-15).
Hirugarren eta azken jokoan, markagailuan zein jokoan oreka eta tentsioa izan dira nagusi lehen erdian, baina Urreistik sakean egindako falta batek berdinketa hautsi du (2-3). Segidan Sorozabal anaiek laugarrena egin dute, eta, garaipena bereganatu behar zutela zirudienean, gipuzkoarrek launa berdintzea lortu dute.
Neurketa azken kintzean erabaki da, eta Johanen hormabikoa barruan izan dela ebatzi dute epaileek, erabaki polemiko berri batean (4-5). Eñaut Urreistik oso haserre alde egin du kantxatik VARaren erabakiarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Label Winter Series finaleko jokaldi onenak
Johan Sorozabalen eta Thibault Basqueren garaipenarekin eman zion amaiera Eusko Lanbel Winter Series 2025-2026 txapelketak, otsailaren 15ean, Gernikan. Alex Goitia eta Unai Lekerika garaitu zituzten iparraldekoek final estu baten ondoren.
2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak 18 jardunaldi izango ditu, eta urriaren 27an hasiko da. Partida guztiak astelehenez jokatuko dira, finala izan ezik (otsailaren 15ean, igandez). Topaketak ETB1en eta eitb.eus izango dira ikusgai.
Giro bikaina Eusko Label Winter Series txapelketako finalean
Zale mordoa bildu da Gernikako Jai Alai pilotalekuan Eusko Label Winter Series txapelketako finalaz gozatzeko.
Johani eta Basqueri Winter Serieseko txapelak eman dizkien azken tantoa
Johanek eta Basquek irabazi dute 2025-2026ko Winter Series txapelketa. Final lehiatua izan da, eta Goitiaren azken tantoko akatsak Iparraldekoei eman dizkie txapelak.
Basque: "Mundu guztiak nahi du irabazi Winter Seriesa, eta oso harro nago"
Johan eta Basque oso pozik agertu dira garaipena eskuratu ostean, eta euren gertukoei eskaini dizkiete txapelak, Barandikari aipamen berezia eginez.
Johan eta Basque, 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko txapeldunak
Igandean jokatutako finalean, Johan Sorozabalek eta Thibault Basquek Alex Goitia eta Unai Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan: 15-10, 14-15 eta 5-1. Garaipena eskuratu duten puntistek aurreneko aldiz jantzi dute Winter Serieseko txapela.
Zuzenean, 2025-2026ko Winter Series txapelketaren finala: Johan-Basque vs Goitia-Lekerika
Ikusi zuzenean 2025-2026 edizioko Eusko Label Winter Series txapelketaren finala, igande honetan, otsailaren 15ean, 11:30etik aurrera, Gernikako Jai Alaitik.
Barandika: "Final potentea ikusiko dugu"
Xabier Barandikak Winter Serieseko final handirako txartela lortu zuen, baina, finalerdietan min hartuta, ezingo du partidarik garrantzitsuena lehiatu. Nola ikusten du gernikarrak finala?
Alex Goitia: “Txapela lortzeko borrokatu behar dugu, eta etxera txapelarekin joan behar dugu”
Alex Goitiak eta Unai Lekerikabeaskoak Eusko Label Winter Series 2025-2026 txapelketako finala jokatuko dute igandean, otsailaren 15ean, Thibault Basqueren eta Johan Sorozabalen aurka. Partidaren atarian, Goitia eta Lekerekin egon gara eta bertan egotea “egindako lanaren fruitu” dela azaldu digute. Biak ala biak txapela etxera eramateko gogoz daude.
Imanol Lopezek Gernikako Jai Alai frontoian egindako azken tantoak
Imanolek agur esan zion Jai Alai frontoiari, Gernikan bildu ziren zale eta jarraitzaileek omenaldi beroa egin zioten, eta atzelari zumaiarrak horren neurrian jardun zuen. Garaipenik ez, baina horrelako tanto ikusgarriak oparitu zizkigun.