Getaria Winter Series Desafioa aurkeztu da
Aurkezpena Antxua egunarekin batera egin da. Desafioa datorren larunbatean, maiatzaren 2an, jokatuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Bixente-Oyhenard eta Erika-Laura, Donostiako Grand Slameko txapeldunak
Bixente eta Oyhenard nagusitu dira Donostiako Grand Slamean, Carmelo Balda frontoian. Lehen seta 4-15 irabazi ostean, bigarrena amaitzear zenean (13-13) Argoitiak min hartu du belaunean, eta Txanikaren atzelariak ezin izan du finala bukatu. Emakumezkoen finalean, Erikak eta Laurak bi setetan hartu dituzte mendean Lur eta Alize: 7-15 eta 4-15.
Argoitiak belauna bihurritu du eta ezin izan du jokatzen jarraitu
Donostiako Grand Slameko finalean, bigarren setean 13-13 berdinduta zeudela, Ortzi Aldazabal 'Argoitia'k estropezu egin eta belauna bihurritu du. Atzelariak ezin izan du jokatzen jarraitu, eta Bixente-Oyhenard bikoteari eman diote garaipena.
Barandikak galdu egin du berragerpenean, Mungiako Master Series txapelketan, lesio luzea atzean utzita
Ukondoan izandako lesio larriaren ondorioz ia 5 hilabete kantxetatik kanpo eman ostean, Gernikako aurrelariak berriro jokatu du ostiral arratsaldean. Berragerpena Mungian egin du, Zabalarekin batera, Goixerri eta Lekerikaren aurka, eta bi jokotan galdu dute: 9-15 eta 14-15.
Txanika-Argoitia eta Bixente-Oihenard bikoteak, Donostiako Grand Slamaren finalerako prest
Karmelo Balda pilotalekuan jokatuko den finala zuzenean eskainiko dute ETBk eta kirolakeitb.eusek, 17:00etan hasita. Lehen fasean multzo berean izan ziren bi bikoteak, eta orduan Txanika eta Argoitia nagusitu ziren.
Xabi Barandika kantxara itzuliko da Mungian, lau hilabeteren ostean
Xabi Barandika lehiara bueltatuko da Mungiako Master Series txapelketan, lau hilabetez lesionatuta egon eta gero. Itzulera nola bizi duen kontatu du gernikarrak.
Markina-Xemeingo Grand Slama igande honetan hasi eta uztailaren 16an bukatuko da
Gainerako jardunaldiak ostiralez jokatuko dira, 19:00etatik aurrera. Gizonezkoetan, sei bikote lehiatuko dira, bi multzotan: Erkiaga-Atain, Barandika-Ibarluzea, Urreisti-Gorka, Goitia-Basque, Johan-Zabala, eta Javier-Argoitia vs Txanika-Salegi kanporaketaren irabazlea. Emakumezkoen Master Seriesen, lau bikotek bilatuko dute txapela: Erika-Frida, Elaia-Arain, Lur-Alize eta Helena-Maia.
Mungia Master Series zesta-punta txapelketa, ekainaren 11tik 25era
Mungia Master Series zesta-punta txapelketa aurkeztu dute astelehen honetan. Jai Alai Ligako lehia bat jasoko du lehen aldiz Mungiak. Ekainaren 11tik 25era jokatuko da, ostegunero.
Barrenetxeak eta Argoitiak eraman dituzte zesta-puntako txapelak
Burgun jokatu diren Euskal Herritik Mundura AMPO Txapelketako zesta-puntako finaletan, Barrenetxea izan da nagusi emakumezkoen mailan, Arakistain bi setetan menderatuta (15-4 eta 15-11). Gizonezkoetan, berriz, Argoitiak Txanika garaitu du, bi setetan (15-10 eta 15-8).
Txanika-Argoitia eta Bixente-Oyhenard, Donostiako Grand Slameko finalean
Lehen partidan, Txanika eta Argoitia nagusitu dira Erik eta Aratzen aurka. Lehen jokoan 10-15 galdu dute, bigarrenean 15-13 irabazi eta hirugarrenean hautsi dute berdinketa, 5-3 nagusituta. Bigarren partidan, Bixentek eta Oihenardek ere hiru joko behar izan dituzte Urrutia eta Eki menderatzeko. 10-15, 15-10 eta 5-2 nagusitu zaizkie. Grand Slameko finala, beraz, bi bikote horiek jokatuko dute.
Goitiak eta Gorkak eraman dituzte Iron Cupeko txapelak
Alex Goitia eta Gorka Sorozabal nagusitu dira 2026ko Iron Cupeko finalean, Eñaut Urreisti eta Thibault Basque bi setetan garaituta (15-10 eta 15-10). Lehen setean buelta eman behar izan diote markagailuari, baina bigarrenean aurkariek maila jaitsi dute eta bikote laranjak aise lortu du garaipena eta txapela.