Itxaso Erasun
Enara Gamindek irabazi du ‘Plazandreak' saioko txapela, Itxaso Erasun finalean aise gaindituta (18-6)
Atzelari laukiztarrak pilota ezin hobeto mugitu du, eta sakez ere min handia egin dio aurkariari. Atzelari zizurkildarra ezinean ibili da partida osoan zehar.
Aldai-Arrillaga bikotea eta Gaminde, ‘Plazandreak' saioko txapeldunak
Laia Salsamendik Olatz Arrizabalagaren hutsunea beteko du ‘Plazandreak' saioren binakako finalean
Olatz Arrizabalaga Txilen egongo da Euskal Selekzioarekin, eta ezin izango du binakako finala jokatu. Beraz, Salsamendi-Bergara eta Aldai-Arrillaga bikoteak izango dira txapela lortzeko lehian. Lau t'erdian, ordea, ez dago aldaketarik, eta Enara Gamindek eta Itxaso Erasunek neurtuko dituzte elkarren indarrak. ETB2 ONek eta kirolakeitb.eus-ek finalak emango dituzte, zuzenean, datorren astelehenean.
Arrizabalaga-Bergara bikoteak eta Erasunek finalerako azken txartelak eskuratu dituzte
Salsamendik eta Capellanek mendean hartu dituzte Arrizabalaga eta Bergara (19-22) Plazandreak saioko laugarren jardunaldian, baina bigarrenak sailkatu dira finalerako. Ondoren, Lau t’erdiko partidan, Erasunek Ibarrolari 14-18 irabazi dio, eta bere bigarren finala jarraian jokatuko du.
Itxaso Erasun: “Beldurtuta eta oso deseroso jokatu dut"
Itxaso Erasun pilotari zizurkildarrak 18-14 irabazi dio Aizane Ibarrola nafarrari Plazandreak saioko laugarren jardunaldian, eta egungo txapeldunak bigarren finala erreskadan jokatuko du lau t'erdikoan.
Aldai-Arrillaga bikoteak Salsamendi eta Capellan hartu ditu mendean, eta Zabaleta Erasuni nagusitu zaio
Binakako partidan, Amaia Aldaik eta Miriam Arrillagak 22-13 irabazi diete Laia Salsamendiri eta Andrea Capellani. Segidan, lau t'erdiko neurketa estuan, Goiuri Zabaletak Itxaso Erasun garaitu du (18-14).
Zabaletak eta Erasunek bigarrenez irabazi dute San Fermin Torneoa
Labriten jokatutako Emakume Master Cup zirkuituko San Fermin Torneoko Binakako txapelketan, Goiuri Zabaletak eta Itxaso Erasunek 22-8 menderatu dituzte Olatz Arrizabalaga eta Nahia Bertiz. Urdinak 1-2 aurreratu diren arren, hortik aurrera gorriak izan dira jaun eta jabe, eta nagusitasun osoz gailendu dira.