Peña II.a eta Zabaleta, 2024ko CaixaBank Masterseko txapeldun (13-22)
Jon Ander Peña eta Jose Javier Zabaleta dira 2024ko CaixaBank Masterseko txapeldunak, Nafarroa Arenan jokatutako finalean 13-22 gailendu baitzaizkie Jokin Altunari eta Martxel Iztuetari.
Urdinek izan dute neurketako lehen sakea, eta 0-2 jartzeko baliatu dute. Eurena izan da agintea neurketako lehen txanpan, baina gorriek ez dute gutxiago izan nahi izan, eta Peña II.ak eta Zabaletak alde egin duten bakoitzean markagailua parekatzea lortu dute (2-2, 4-4, 6-6 eta 11-11). Are gehiago, lehiako lehen atsedenaldira aurretik heldu dira Altuna eta Iztueta (12-11), 6 eta 1eko partzial bati esker, 6-10 galtzen joan baitira.
Ordura arte, Iztuetak ederto erantzun die urdinek behin eta berriro atzera dituzten pilotei. Alabaina, ordutik aurrera neurketa goitik behera aldatu da. Izan ere, Zabaletak gehiago gozatu du pilotaz; haatik, Baikoko atzelari gaztea ordura arte egin duen lan handiaren ondorioak pairatzen hasi da. Gainera, Peña ausartago aritu da aurreko koadroetan. Horrela, aldeko 1 eta 11ko partziala lortu dute irabazleek, eta horrek guztiz erabakita utzi du finala.
MARKAGAILUA, TANTOZ TANTO:
0-1, 0-2, 1-2, 2-2, 2-3, 2-4, 3-4, 4-4, 4-5, 4-6, 5-6, 6-6, 6-7, 6-8, 6-9, 6-10, 7-10, 8-10, 9-10, 10-11, 11-11, 12-11, 12-12, 12-13, 12-14, 12-15, 12-16, 12-17, 13-17, 13-18, 13-19, 13-20, 13-21 eta 13-22.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 17an hasiko da, eta urriaren 4an amaitu; finala Iruñean jokatuko dute, Nafarroa Arenan.
Zabala eta Iztueta, CaixaBank Masterseko finalerdietara (15-22)
Zabalak eta Iztuetak 4. puntua eskuratu dute Artola eta Rezusta garaituta, eta, beraz, CaixaBank Masterseko finalerdietarako sailkatu dira.
Minutuko isilunea egin dute hildako gaztearen omenez Lekeitioko pilotalekuan
Pilotalekuan partida jokatzen ari zenean jakin dute antzarretan mutil bat zendu dela, eta orduan jakinarazi diete harmailetan zeuden zaleei. Lehen atsedenaldi luzean, minutuko isilunea egin dute, hildakoaren omenez.
Imazek, ondoezik, ezin izan du partida amaitu; Ezkurdiak eta Albisuk lortu dute garaipena (22-14)
Lekeition jokatu den CaixanBank Masterseko neurketa bertan behera gelditu da, Ezkurdia eta Albisu Altuna eta Imaz 18-14 menderatzen ari zirenean Oiartzungo atzelaria ondoezik sentitu baita. Ezkurdiak eta Albisuk bigarren puntua batu dute horrela, eta sailkatzeko aukerak izaten jarraitzen dute. Altuna eta Imaz, berriz, sailkatzeko aukerarik gabe gelditu dira, garaipen bakarra lortu baitute.
Elordi eta Mariezkurrena CaixaBank Masterseko finalaurrekoan izango dira, Laso eta Martija aise garaituta (22-10)
Aitor Elordi eta Jon Mariezkurrena 22-10 gailendu dira Unai Laso eta Julen Martijaren aurka Lekeitioko pilotalekuan jokatu duten partidan, eta, ondorioz, CaixaBank Masterseko finalerdietarako sailkatu dira. Gorriak jaun eta jabe izan dira.
Dario gorriz etxekoen aurrean eta Altuna aurrekanporaketan, San Mateo torneoan
Sanmateoetako pilota torneoa aurkeztu dute gaur Logroñon. Irailaren 18tik 27ra bitarte jokatuko da. Atarikoetan, A Multzoan Jaka-Mariezkurrena, Zabala-Rezusta eta Artola-Albisu Larrazabal-Iztueta arituko dira. B multzoan, Laso-Landa, Dario-Zabaleta, Ezkurdia-Martija eta Altuna-Bikuña.
Hirugarren puntua, Artola eta Rezustarentzat (22-20)
Artolak eta Rezustak 22-20 garaitu dituzte Larrazabal eta Zabaleta, eta hirugarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersen.
Laso eta Iztueta dira Bilboko Aste Nagusiko txapeldunak
Lasok eta Iztuetak irabazi dute 2026ko Bilboko Aste Nagusiko txapelketa, finalean Elordi eta Zabaleta 11-22 garaituta. Hasieratik agindu dute markagailuan, eta, gorriek hurbiltzea lortu duten arren, azken tantoetan jaun eta jabe izan dira urdinak.
Etxeberriak eta Imazek Laso eta Martija menderatu dituzte, 18-22, eta CaixaBank Mastersko sailkapena are gehiago estutu dute
Peio Etxeberria Altuna III.aren ordez aritu da, Zarautzen; nafarrak eta Imazek bikotearen aurreneko puntua eskuratu dute, eta Lasok eta Martijak, ordea, bi puntu dituztela jarraitzen dute.
Elordik eta Mariezkurrena II.ak argi menderatu dituzte Ezkurdia eta Albisu, CaixaBank Mastersean (8-22)
Bikote urdina hasieratik izan da oso nagusi, Elizondon ostiral gauean jokatutako partidan, eta, hala, 3 puntu daramatza txapelketan; Ezkurdiak eta Albisuk, ordea, puntu bakarra dute sailkapenean.