Ikusgarria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gabirondok, min hartuta, hainbat pilota eraman ditu Berako partidan

Iragarkia
20240804182901_gabirondolesionpelotaeitbmedia_
18:00 - 20:00
Gabirondok, min hartuta, hainbat pilota eraman ditu Berako partidan
Elordirekin bikotea osatu du Gabirondok Beran, Salaberriaren eta Aldaberen aurka. Markagailuak 19-20ko emaitza islatzen zuenean, bola igo zaio Gabirondori, minaren minez lurrera joan da, tantoa ez da eten, eta, gainera, hainbat pilota eraman ditu; tantoko azken pilotakada, ordea, kanpora joan zaio.

Zure interesekoa izan daiteke

Donostia-Hiria-Aspe-finalerdia-Ezkurdia-Zabaleta-vs-Altuna-Rezusta-22-21
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ezkurdia eta Zabaleta Donostia Hiria Torneoaren finalerako sailkatu dira, neurketa gogor, parekatu eta zirraragarria jokatuta (22-21)

Bikote nafarrak Jokin Altunak eta Beñat Rezustak osatutako bikote gipuzkoarra mendean hartu zuen asteazkenean, finalerdietan. Horrela, Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak Unai Laso eta Martxel Iztuetaren aurka neurtuko dituzte indarrak ostiral honetan, final handian. Bi finalak, Seriea A eta B, zuzenean eskainiko ditu EITBk, eta pilota jaialdia 21:00etan hasiko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X