Ados Pilotaren Binakako Txapelketa, abenduaren 17tik martxoaren 5era artean
Ados Pilotak 2023ko Binakako Txapelketa aurkeztu du abenduaren 13an, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Txapelketa abenduaren 17an hasi, eta martxoaren 5ean bukatuko da.
Hauek dira Lehen Mailako txapelketan parte hartuko duten bikoteak: Aldareria-Mendiburu, Arrieta-Zabala, Iturriaga-Galiano, Ruiz de Infante-Orbegozo, Etxebeste-Capellan, Barrocal-Ruiz de Larramendi, Zableta-Agirre eta Etxekolonea-Mujika.
Guztira, zortzi bikote lehiatuko dira Lehen Mailako txapelketan; Bigarren Mailakoan, aldiz, lau bikote arituko dira nor baino nor.
Final-laurdenak Tolosako Beotibarren jokatuko dira, inauterietan; finalerdiak Azpeitiako eta Iruñeko Labrit frontoiek hartuko dituzte; eta, azkenik, final handia martxoaren 5ean izango da, Zumarragan.